Bide publikoa edukiontziez eta ibilgailuez okupatzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoa edukiontziekin edo ibilgailuekin okupatzeko nahitaezkoa den baimena lortzea. Baimena unean bertan eskuratuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez da beharrezkoa inolako agiririk aurkeztea. Interesduna arreta bulegora bertaratu, eta han bertan egingo da eskaera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            003 - C epigrafea: Salgaiak, hesiak, aldamioak, eta eraikuntzako materialak jarrita, herri-bidea okupatzea
            1 TARIFA.- Eraikuntzarako materialak pilatzeko edukiontzi metalikoak, ibilgailuak edo antzerakoak jartzea, ale bakoitzeko eta eguneko:. .
            -Lehenengo eguna10,40 €
            -Bigarren egunetik aurrera7,25 €
            2 TARIFA.- Herri-bidea pasabidea oztopatzen duten hesi, aldamio, edo beste edozein instalaziorekin hartzea, oinezkoak azpitik pasatzerik ez dutenean, metro karratuko edo zatiko eta eguneko0,25 €
            3 TARIFA.- Herri bidea okupatzea oinezkoei azpitik igarotzen uzten dieten zurkaitzekin, aldamioekin, markesinekin eta antzekoekin; metro koadroko edo zatiko eta eguneko.0,15 €

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskaria sarrera erregistroan aurkezten den momentuan, beti ere Udaltzaingoaren oniritzia jasotzen baldin badu.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea.
            2. Erregistroan sarrera ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
            3. Interesdunari tasaren likidazioa ematea.
            4. Interesduna Udaltzaingora joan beharko da. Udaltzaingoak oniritzia emango du, eta horretarako, eskaera inprimakia zigilatuko du. Udaltzaingoak adieraziko dio interesdunari edukiontzia non jarri.
            5. Eskaera sarrera erregistrotik Udaltzaingora bidaltzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA - Hirigintza

            OHARRAK

            • Bide publikoa okupatzeko nahitaezkoa izango da obra baimena izatea.
            • Honako hau prozedura azkar bat da, eta baimena eskaera egiten den unean bertan eskuratzen da (beti ere, Udaltzaingoaren oniritzia jasotzen baldin bada).
            • Bi lekutan eska daiteke baimena: Herritarren Arreta Bulegoan eta Udaltzaingoaren bulegoan.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.