Obra handia egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalak obra handiak egiteko ematen duen baimena. Obra handiak ondorengoak dira: oin berriko eraikuntzak; lehendik dauden eraikinak handitu, berritu edo finkatzeko eraikuntza lanak; egituran edo fatxadan eragina duten lanak (mantentze lanak ez direnean); eraikinak eraistea; igogailuak jartzea…

Obrak bukatu ondoren, lokala, eraikina edo instalakuntza okupatu edo martxan jartzeko, Udalak lehendabizikoz okupatzeko baimena eman beharko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Obra baimena eskatzeko:

  1. Obra baimen eskaera.
  2. Oinarrizko proiektua edo exekuzio proiektua (ale 1 papelean eta ale 1 pdf formatuan), teknikari eskudunak sinatua. Exekuzio proiektuaren kasuan derrigorrezkoa izango da dagokion elkargo ofizialaren bisatua.
  3. Kasu bakoitzean aplika daitekeen legeriak ezartzen dituen baimenak (adb. URA…).

Lehendabizikoz okupatzeko baimena eskatzeko:

  1. Eskaera orokorra.
  2. Obra bukaerako egiaztagiria, teknikari gaituak sinatutakoa eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsitakoa, eta horrekin batera dagokion likidazioa.
  3. Obran egindako aldaketak jasotzen dituzten planoak eskalan (ale bat), paperean eta pdf formatuan.
  4. Obra egin ondorengo argazkiak.
  5. Eraikin berri bat egin bada, edo lehen zegoen bat handitu, Obra Berriaren Aitorpena (ale bat) eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta eman izanaren inprimakia (ale bat)
  6. Obraren eremuaren plano takimetrikoa, dwg formatuan eta ETRS89 erreferentzia sisteman.
  7. Hondakinen kudeaketari buruzko azken azterketa.
  8. Obra baimenean eskatutako gainerako agiriak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        001 - ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA
        Obrarako materialaren aurrekontuari dagokiona.5 %
        Denda txiki, ostalaritza eta sortutako zerbitzu berrientzako.2,5 %
        Jarduera baten titularitate aldaketa dela eta, egin beharreko eraberritze obra merkataritzako jarduerarako bada.2,5 %
        Babes ofizialeko etxebizitzentzako2 %

        002 - A) Hirigintzako baimena: Exekuzio materiala
        Exekuzio materialaren aurrekontuarena0,70 %

        001 - Hirigintazako baimenak :Gutixeneko kuota
        Gutxieneko Kuota33,95 €

        003 - B) Lehenengo erabileragatiko edo okupazioagatiko baimenak
        - Etxebizitza bakoitzean eraikitako m2 bakoitzeko2,00 €
        - Lokal komertzial bakoitzean eraikitako m2 bakoitzeko3,95 €
        - Pabilioi edo modulu industrial bakoitzean eraikitako m2 bakoitzeko3,95 €
        - Borda, ukuilu eta nekazaritzako edo abeltzaintzako pabiloi bakoitzean eraikitako m2 bakoitzeko1,35 €
        - Irabazi asmorik gabeko lokalak eta udal intereseko erakundeak, m2 bakoitzeko2,60 €

        Hobariak: Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga

        Hondakinen kudeaketa: Fidantza jarri beharko da, eta horren kopurua honakoa izango da, proiektuan jasotzen den hondakinak kudeatzeko aurrekontuaren %120

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere hirigintza edo lurralde antolamenduarekin bat badator

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Obra baimena emateko:

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, obra baimena emateko edo ukatzeko.
        6. Interesatuari jakinaraztea.
        7. Interesdunari Kontu-hartzailetzatik zergaren eta tasaren likidazioa bidaltzea.
        8. Obra hasi aurretik zuinketa akta sinatuko dute interesdunak eta Udalak.

        Lehendabizikoz okupatzeko baimena emateko:

        1. Lehendabizikoz okupatzeko baimen eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintzako teknikariak egiaztapen-bisita, eta dagokion txostena egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, lehendabizikoz okupatu ahal izateko baimena emateko edo ukatzeko.
        6. Interesdunari jakinaraztea.
        7. Kontu-hartzailetzak interesdunari tasaren likidazioa bidaltzea, baita Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren likidazio osagarria ere, baldin eta obren behin betiko kostua, hasiera batean aitortutako aurrekontuarekin alderatuta, desberdina izan bada.
        8. Kontu-hartzailetzak interesdunari jarritako fidantza bueltatzea, hala badagokio.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Obraren ondorioz bide publikoa okupatzeko beharra izanez gero, horretarako udal baimena eskatu beharko da (Ikus fitxa: Bide publikoa obrako elementuekin okupatzeko baimena). Gainera, aldamioa edo garabia jartzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da.
        • Udalak diru-laguntzak ematen ditu errotuluak euskaraz jartzeagatik (Ikus fitxa: Errotulo nagusia euskaraz jartzeko diru-laguntzak).

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.