ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEN LIZENTZIA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal lizentzia, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentzia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak gidatu nahi dituztenek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • Eskatzailearen NANa.
  • Argazki bat.
  • 50/1999 Legeko 3. 1-b artikuluan aurreikusitako aurrekari penalik ez daudela egiaztatzen duen agiria. (Ziurtagiri hau Udalak eskatuko du).
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, lizentziaren eskaera baino gehienez 12 hilabete lehenago Gipuzkoako zentro baimendu batek egindakoa. (Beasainen dagoen zentro baimendua Kale Nagusia, 40zk.an dago).
  • Zinpeko aitorpena, azaltzen duena eskatzaileak ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. Artikuluko 3. Atalea aurreikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik. Dena den, aldi baterako etendura zigorra jaso arren aukera izango du lizentzia lortu edo berritzeko, baldin eta lizentziaren eskaera egunerako oso-osorik bete bada jarritako zigorra.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskaera jaso, eskaneatu, erregistratu eta Udaltzaingora pasa.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio