HIRI IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGARAKO DIRU-LAGUNTZA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

"Familia ugaria"ren titular direla agertzen duten subjetu pasiboel hiri izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren kuota osoaren portzentaje baten hobaria izango dute.

NORK ESKA DEZAKE?

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskari-orri betea.

-Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

-Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo, beste ondasun higiezin batzuen jabea ez izatearen zinpeko aitorpena.

-Eskatzailea ordainagiriaren titularra ez denean: etxearen jabearen zinpeko aitorpena ordainagiria eskatzaileak ordaindu duela aitortuz.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Ez dagokio

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              OHARRAK

              - Hobaria familia izaera duten subjetu pasiboei aplikatuko zaie, hobaria eskatu duten zerga aldiko urtarrilaren 1ean familia ugariaren nortasuna badute.

              - Familia unitatea ohiz bizi den higiezinari baina ezingo zaio aplikatu hobaria (biztanleen udal-erroldako datuen arabera)

              - Hobaria jasotzeko eskubidea galdu egingo da familia unitateko kideren bat ohiko bizileguaz gain (ohiko etxebizitza, garaje bat, trasteleku bat eta dagokion kasuan bera jarduera profesionalaren lokala) beste ondasun higiezinen baten jabea denean.

              - Hobariak urte jakin bakar baterako balio du bakarrik.

              - Zergaren ordaingirian etxebizitzak gain garaje, trasteleku etb jasotzen badira, hobaria etxebizitzari dagokion kuotaren gainean aplikatuko da solik.

              - Eskaria hobariari dagokion zerga aldiko urtarrilaren 31 baino lehen egin behar da, eta eskariarekin batera familia ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio