ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOTIK (EIT) ATERATAKO JARDUKETAK GAUZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikinen Ikuskapen Teknikotik (EIT) ateratako jarduketak gauzatzeko diru-laguntzak emateko prozedura arautzea, Beasaingo bizitegi-eraikin finkatuetarako (katalogatuta edo katalogatu gabe daudenak)

NORK ESKA DEZAKE?

Eraikinetako etxejabeen elkarteek eta jabari titularrek, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzak eraikinen birgaitze isolatu eta integratu lanak egiteko diru-laguntza jaso dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Diru-laguntza eskatzeko inprimakia modu egokian beteta.
  2. Eusko Jaurlaritzaren ebazpenaren jakinarazpena; bertan adierazi beharko du bere jabetzako eraikinaren birgaitze isolatua edo integratua egiteko laguntza eman izana.
  3. Banku edo aurrezki erakunde batek igorritako agiria, eskatzailearen izenean kontu korronte bat dagoela ziurtatzen duena (aurten).
  4. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskabide orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
              • Eskatzaileari kopia zigiatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
              • Hirigintza Sailari bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Hirigintza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA - Hirigintza Saila

              OHARRAK

              • Diru-laguntza Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzaren %10a izango da, eskari bakoitzeko, gehienez ere 6.000,00 €ko mugarekin.
              • Diruz lagundutako jarduera garatzean jabari publikoko ondasunak kaltetzen badira, espediente kontrajarria izapidetuko da hori zehaztu dezan. Kalteak konpondu eta lehengo egoerara itzultzeko kostuak jasoko duen diru-laguntzaren kargura izango dira. Zenbateko osoa ordaintzeko nahikoa diru izango ez balitz, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira falta den kopurua kobratzeko.
              • Onuradunek Udal Ogasunarekin zorrak badituzte, zor horiek konpentsatu egingo dira jasoko duten diru-laguntzaren kargura.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio