EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskara ikastaroetan matrikulatutako herritarrei diru-laguntzak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

2018-2019 ikasturtean euskaltegi homologatuetan euskara ikasten ari diren Beasaingo herritarrak, Udal Euskaltegian ari direnak salbu.

Eskatzaileak bete beharreko baldintzak

  • Beasainen erroldatuta egotea
  • 16 urte beteta izatea
  • Euskaltegi homologatu batean matrikula ordaintzea

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orria
  • Eskatzailearen NA
  • Matrikula ordaindu dela egiaztatzen duen ordainagiria
  • Euskaltegiak egindako ziurtagiria honako hauek jasoz: hasiera eta amaiera datak, gainditutako urratsa edo urratsak, ikasleak jasotako ordu kopurua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan.

              PROZEDURAREN EPEA

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1-Eskabidea jaso, egiaztatu eta erregitratzea.

              2-Eskabidea Kultura eta Euskara sailera bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              EUSKARA ETA KULTURA - Kultura eta Euskara Saila

              OHARRAK

              Eskatzaileak ikastaroa amaitu ondoren egin beharko du diru-laguntza eskaera.

              • Neguko ikastaroen kasuan (urria-ekaina) uztailean egin beharko du eskaera.
              • Udako ikastaroen kasuan (uztaila-iraila) urrian egin beharko du eskaera.

              Alkateak diru-laguntza emateko ebazpena eman ondoren egingo da ordainketa, ondoren zehazten diren epeetan:

              • Neguko ikastaroen kasuan (urria-ekaina), hurrengo irailean.

              Udalko ikastaroen kasuan (uztaila-iraila), abenduan.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio