JASOTAKO GIZARTE LAGUNTZEN AGIRIAK

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaletik edota Diputaziotik jasotako gizarte laguntzak egiaztatzeko ziurtagiri eta agiriak lortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Jasotako gizarte laguntzak egiaztatzeko agiriak behar dituzten pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

          Telefono bidez:
        • Telefono bidez
          7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
          943028050

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 7 egun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso edo telefonoz egindako deia jaso.
              • Eskatzailearen datuak egiaztatu, (izena eta abizenak, helbidea – erroldako datuekin egiaztatu-) zuzena bada, zein agiri behar duen galdetu, zein urtetakoa den diru-laguntza eta telefono zenbakia eskatu.
              • Ongizate Sailari informazioa bidaliko zaio: erroldako datuen pantailaren kopia, zein agiri behar duen, zein urtetako diru-laguntza den eta telefono zenbakia.

              Zuzena ez bada, (izena, abizenak-helbidea) ez da agiririk bidaliko/emango.

              • Ongizate Sailak agiria/ziurtagiria eskatzaileari bidaliko dio postaz erroldan azaltzen den helbidera.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gizarte Ongizatea

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ONGIZATEA - Gizarte Ongizate Saila

              OHARRAK

              Garrantzitsua: Ziurtagiriak edo agiriak ez dira momentuan emango, erroldan azaltzen den helbidera postaz bidaliko zaio eskatzaileari.

              Agiri eta ziurtagirien ereduak: Desgaitasun ziurtagiria, Mendekotasun ebazpena, GLL, DSBL, KGP eta GOF

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio