ZERGA-BETEBEHARRAK ATZERATZEA EDO ZATIKATZEA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera egitea, ekonomia eta finantza egoerak aldi batez ordainketa egitea eragozten duenean.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • Zatikapenak kobratu ahal izateko kontu korronte zenbakia.
  • NAN
  • Agiriren bat non eragozpenak dituela.
  • Aurreko urteko emaitzak (enpresak)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan

              PROZEDURAREN EPEA

              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
              • Zigilatutako kopia ematea, ordainagiri modura.
              • Kontuhartzailetza Sailari bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

              OHARRAK

              Ordainketak geroratzeko eta zatikatzeko irizpide orokorrak:

              800€tik beherako zorrak:

              • 100 eta 200 euro artean: 1 hilabete.
              • 201 eta 400 euro artean: 2 hilabete.
              • 401 eta 600 euro artean: 3 hilabete.
              • 601 eta 800 euro artean: 4 hilabete.

              800€tik gorako zorrak:

              • 800 eta 12.000 euro artean: 6 hilabete.
              • 12.001 eta 24.000 euro artean: 12 hilabete.
              • 24.001 eta 36.000 euro artean: 18 hilabete.
              • 36.001 eurotik aurrera: 24 hilabete.

              Berandutza interesak:

              Ordainketak geroratu edo zatikatzeko borondatezko epean ez da beraduntza interesik exijituko, baldin eta haiei dagozkien zorrak aldizkako epemuga duten eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorrak badira eta horiek guztiak sortzapenaren ekitaldi berean osorik ordaintzen badira.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio