HIRI LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergak zerga-aldian hiri-izaerako lurren balioan gertatzen den gehikuntza kargatzen du, edozein titularrengatik beren jabetza eskualdaketa bada, edo lur horien gainean jabaria mugatzen duen gozamenezko eskubidea eratzen edo eskualdatzen bada. Zerga hori likidatzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Likidazioaren adierazpena-eskabidea, eredu ofizialari jarraiki egina.
  2. Zerga sorrarazten duten ekintzak edo kontratuak jasotzen dituen agiriaren kopia.
  3. Hala behar denean, eskatzen diren salbuespenak edo hobariak agirien bidez justifikatzea, agiriaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                01 - ZERGA
                Urteko portzentzaia: 1etik 5 urtetara3,60 %
                Urteko portzentaia: 10 urte arte3,10 %
                Urteko portzentaia: 15 urte arte2,90 %
                Urteko portzentaia: 20 urte arte2,60 %
                Karga-mota4,61 %

                DENBORALDIA ETA EHUNEKOA

                • Urte batetik 5era %3,60
                • Hamar urtera arte %3,10
                • Hamabost urtera arte %2,90
                • Hogei urtera arte %2,60

                KARGA-MOTA %4,61

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 urte

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                • 2/1997 Foru Araua, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzko Zergarena -

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Adierazpena jasotzea eta aurkeztutako agiriak egiaztatzea.
                • Zigilatutako kopia ematea, ordainagiri modura.
                • Ogasun Arloari dena bidaltzea, likidazioa egiteko.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ez dagokio

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Ez dagokio

                OHARRAK

                Ogasunak behin–behineko likidazioak berrikusi ahal izango ditu.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Ez dagokio