OBRA JAKINARAZPENA (lizentzia gabeko obra txikiak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obra txikiak, eraikinaren egitura edo funtsezko elementuak erasaten ez dituztenak; teknika soil eta eraikuntza- nahiz ekonomi neurri eskasekoak direnak eta bolumenaren, erabilpen subjektiboaren, instalazioen eta erabilpen komuneko zerbitzuen, etxebizitza- edota areto-kopuruen aldaketarik ez dakartenak eta eraikinaren kanpoko diseinua, zimentuak, egitura edo segurtasuna nahiz era guztietako obra-instalazioak erasaten ez dutuztenak.

Jakinaren gainean jartzeko obrak, garrantzi gutxiko obrak direnak eta aldez aurretiko lizentziatik salbu izanik, Udalari jakinarazteko beren berri ematea beste beharrik ez dutenak.
Jakinaren gainean jartzea baino behar ez duten obra-kasuak, honako hauek dira:

  • Etxebizitzen barruko aldaketa-obrak, egitura-elementuen aldaketarik gabe.
  • Leiho-aldaketak, lehengo kolore, forma eta tamainak mantenduz.

Bi kasutan eskaerarekin batera aurrekontua aurkeztu beharko da (eskaneatuta).

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera-idazkia, eskabide orokorrari jarraiki egina.
  • Eskatzailearen NANa.
  • Aurrekontua, oinarrizko partidak banakatuta.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                      Doan

                                                                                                                                                                                                                      PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                      • Aurreikusitako epea: Berehala

                                                                                                                                                                                                                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                      • Eskabide-orria jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
                                                                                                                                                                                                                      • Tasaren autolikidazioa egitea, programa informatikoaren bidez; ordainketa-gutuna bidaltzea eta eskatzaileari ematea, ezarritako bideen arabera ordain dezan.
                                                                                                                                                                                                                      • Ordainketa egin ondoren, ordainagiria gehitzea eta espediente osoa Hirigintza Sailari, Kontu-hartzailetzari eta Udaltzaingoari bidaltzea.

                                                                                                                                                                                                                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                      Ez dagokio

                                                                                                                                                                                                                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                      HIRIGINTZA - Hirigintza Saila

                                                                                                                                                                                                                      OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                      • Bide publikoa edukiontziekin edo elementu lagungarriekin okupatu behar izanez gero, dagokion baimena eskatu beharko da. (ikus izapidea).
                                                                                                                                                                                                                      • Udalak egokitzat jotzen dituen obra-ikuskapen guztiak egin ahalko ditu.

                                                                                                                                                                                                                      DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                      Ez dagokio