BERTAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ETA KONTSUMOA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bertako ekoizleei nahiz kontsumitzaileei, bertako produktuak zirkuitu laburren bitartez merkaturatzeko eta kontsumitzeko aukera ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Hilero lehen larunbatean izaten den azokara bertako produktuak saltzera etortzen diren ekoizleak.

Ustiategi bakoitzeko onuradun bakarra izan ahalko da. Diru-laguntzaren onuraduntzat joko da honako baldintza bereziak betetzen dituena:

  • Hilean behin lehen larunbatean izaten den azokara baserri produktuak saltzera etortzen dena eta honako baldintzak betetzen dituena:
    1. Fruta eta barazki salmentetan, garaian garaiko produktuak eskainiko dira. Gutxienez: 3 produktu.
    2. Bestelako produktuetan ez da kopuru minimorik ezarriko, hau da: gazta, eztia, ogia,..
    3. Seihilabetekoan, gutxienez 4 larunbatetan saldu behar dute. Horren jarraipena Udaleko Teknikari batek egingo du.
    4. Ekoizleek produktuen izena eta prezioa jartzen duen arbeltxoak jarri behar dituzte euren postuetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orri behar den bezala beteta.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                      Doan

                                                                                                                                                                                                                      PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                      • Eskabidea jaso, egiaztatu eta erreegistratzea.
                                                                                                                                                                                                                      • Eskabideak Merkataritza eta Turismo Sailera bidaltzea.

                                                                                                                                                                                                                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                      Alkatetza

                                                                                                                                                                                                                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                      MERKATARITZA ETA TURISMOA - Merkataritza

                                                                                                                                                                                                                      OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                      • Ekoizle bakoitzak azokan parte hartutako larunbat bakoitzaren truke 50 € jasoko ditu.
                                                                                                                                                                                                                      • Diru-laguntzaren ordainketa abenduan egingo da.

                                                                                                                                                                                                                      DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                      Ez dagokio