EGOITZA ESKAERA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dauden adinduentzako egoitza zentroak:

Elkarbizitza zentroak dira, mendekotasun egoeran dauden adinduentzat, bere ohiko ingurunean ezin dituztenean behar bezala ase dauzkaten premiak.

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zentroak:

Elkarbizitza zentroak dira, desgaitasuna duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, bere ohiko ingurunean ezin dituztenean behar bezala ase dauzkaten premiak.

Buruko gaitza duten pertsonentzako egoitza zentroak:

Elkarbizitza zentroak dira, buruko gaixotasun larri eta kronikoa duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, bere ohiko ingurunean ezin dituztenean behar bezala ase dauzkaten premiak.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

Egoera guztietan:

Beasainen erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.

Mendekotasun egoeran dauden adinduentzako egoitza zentroak:

  • 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, II edo III graduaz, MBB arabera (mendekotasuna baloratzeko baremoa).
  • RAI balorazio egokia edukitzea.

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zentroak:

  • 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III graduaz, MBB arabera (mendekotasuna baloratzeko baremoa).
  • %33 edo gehiagoko desgaitasun maila aitortua izatea.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea.

Buruko gaitza duten pertsonentzako egoitza zentroak.

  • 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III graduaz, MBB arabera (mendekotasuna baloratzeko baremoa).
  • Osasun mentaleko arreta sare publikoan atendituta egotea.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. NANaren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia. Adingabekoa bada, familia-liburuaren fotokopia.
  2. Ezkonduak badaude, bikotearen NANa.
  3. Ezintasun judiziala izanez gero, ezintasunaren ebazpena et tutorea izendatzearen agiria.
  4. Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NANaren fotokopia.
  5. Egoera ekonomikoaren informazioa (dauzkaten diru sarrerak eta ondarea: higigarria eta higiezina).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                        Tramitazioa egiteko beharrezkoa da iGunean txanda eskatzea eta txandara agiri guztiekin etortzea.

                                                                                                                                                                                                                        ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                        Egoera ekonomikoaren arabera

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                                                                                                                                                                                                                        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                        1. Txanda eskatu iGunean, Gizarte Ongizate Sailarekin.
                                                                                                                                                                                                                        2. Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.
                                                                                                                                                                                                                        3. Diputazioak ebatsi.

                                                                                                                                                                                                                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                        Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentua

                                                                                                                                                                                                                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                        ONGIZATEA - Gizarte Ongizate Saila

                                                                                                                                                                                                                        OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                        Eskabidea jasotzen duen pertsonak ez du hari buruzko baloraziorik egingo.

                                                                                                                                                                                                                        Buruko gaitza duten pertsonen kasuetan, eskaera Adimen Osasun Zentroan egin behar da.

                                                                                                                                                                                                                        DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                        Ez dagokio