LAGUNTZA TEKNIKON EDO BABES PRODUKTUEN ESKAERA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ezintasun edo / eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei eguneroko jarduerak egin behar dituztenean, beren autonomian eta irisgarritasunean laguntzeko produktuak eta / edo diru laguntzak.

Babes produktuen adibide batzuk: Somier artikulatua, garabia, komunaren egokitzapena, koltxoia...etab.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Beasainen erroldatuta egotea.
  • %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo mendeko egoeran egotea.
  • Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.
  • Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretu ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesdunaren NAa.
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NANaren fotokopia.
  • Kontu korronte zenbakia 20 zenbakiekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                        Tramitazioa egiteko beharrezkoa da iGunean txanda eskatzea eta txandara agiri guztiekin etortzea.

                                                                                                                                                                                                                        ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                        • Babes produktuak berreskuragarriak direnean ez da apore ekonomikorik egin behar, Aldundiak bere stock-etik hartzen dituzte.
                                                                                                                                                                                                                        • Babes produktuak berreskuraezinak badira, dirulaguntzak onartzen ditu, beti ere dekretuan ezarritako baremo ekonomikoaren arabera.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                                                                                                                                                                                                                        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                        Ez dagokio

                                                                                                                                                                                                                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                        Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentua

                                                                                                                                                                                                                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                        ONGIZATEA - Gizarte Ongizate Saila

                                                                                                                                                                                                                        OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                        Laguntzak berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke.

                                                                                                                                                                                                                        Berreskuragarriak: Hainbat pertsonak berrerabil ditzaketen babes produktuak.

                                                                                                                                                                                                                        Berreskuraezinak: Dituzten ezaugarriengatik berrerabili ezin direnak.

                                                                                                                                                                                                                        Ez da diru-laguntzarik emango babes produktuen erosketa ebazpenaren aurretik egiten bada.

                                                                                                                                                                                                                        DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                        Ez dagokio