ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUEN ESKAERA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxeko laguntza zerbitzua zerbitzu publiko soziala da, beren kasa baliatzeko edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenentzako dena eta ongizate fisiko, psikiko eta/edo soziala bere onera ekartzeko helburua duena, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia eta/edo birgaitze programa aplikatuta, ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

  1. Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Beasainen erroldatuta egotea.
  2. Ondorengo egoera batean egotea:
    • Beren autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten pertsonek.
    • Beharrezko zaintza eta arreta jasotzerik ez duten adingabekoak dituzten familiak.
    • Gehiegizko karga, gizarte-egoera ezegonkorra edo/eta gaixotasun fisiko edo/eta psikikoen ondorioz izandako arazoak dituzten familia-taldeek edo pertsonek.

Salbuespenak:

  1. Zerbitzua eskuratu ahalko dute, ere, Beasainera bizitzera etorri diren pertsonek, nahiz eta ez bete erroldaturik egoteko betekizuna, betiere jatorrizko udalerrian etxez etxeko laguntzaren onuradun baziren lekuz aldatuz zituzten egunera arte. Eskaera aurkezten duten unean, Beasainen erroldatu beharko dute eta jatorrizko udalerriko Gizarte Zerbitzuen ziurtagiria au Agiri horretan, zer eratako etxeko laguntza jasotzen duen zehaztu beharko da.
  2. Hainbat udalerrietan familiarteko etxeetan txandaka bizi den pertsona, beti ere jatorrizko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzuaren onuraduna bada.Kasu honetan jatorrizko gizarte zerbitzuen ziurtagiria beharko da.
  3. Familia biltzeko, udalerri honetara etorrita, zerbitzua justifikatzen duen menpeko egoera duen pertsona izatea. Eskaera egitean Beasainen erroldatu beharko du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide-orria
  • Zerbitzuaren hartzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen NANa.
  • Familia-liburua bidezkoa bada.
  • Mendekotasuna baloratzeko eskaera (mediku txostena eta Gizarte Segurantzako zenbakia), horrela eskatzen bada.
  • Beasainera aldatutako pertsonen kasuan, jatorrizko udalerriko Gizarte Zerbitzuen ziurtagiria, baldin badauka.
  • Zerbitzuaren prestakuntza kobratzeko, banketxearen izena eta kontu korrontearen zenbakia, 20 digituekin.
  • Gizarte zerbitzuek eskatutako beste edozein agiri edo dokumentu (ezgaitasun maila aitortzea, familia liburua, etab.)
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NANaren fotokopia.

Eskatzaileak bere egoera ekonomikoa baloratzea nahi badu, beste agiri edo dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Famili unitateak edo bizikide-unitateak duen ondareari buruzko aitorpen zinegina.
  • Diru-sarreren frogagiriak (pentsioak, nominak, prestazioa, etab.)
  • Aurrezki-kartilak, kontu korronteak, bonuak, akzioak, epe finkorako ezarpenak, etab. dituen banketxe eta kutxetako datu guztiak eguneratuta agertzen diren ziurtagiriak.
  • Eskatzaileak sinatutako agiria edo dokumentua, bertan, Beasaingo Udaleko Gizarte Ongizate Sailari, hara behar denean, erakunde eskudunei beharrezkoak diren datuak egiaztatzeko eta kasua bada eguneratzeko baimena zehazki emanez, horrela, Ongizate Sailak, gizarte-zerbitzuetako laguntzen onuradun izateko eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izan dezan. (anexo 3)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                        Tramitazioa egiteko beharrezkoa da iGunean txanda eskatzea eta txandara agiri guztiekin etortzea.

                                                                                                                                                                                                                        ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                        Doan

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                                                                                                                                                                                                                        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                        • Txanda eskatu iGunean, Gizarte Ongizate Sailarekin.
                                                                                                                                                                                                                        • Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.
                                                                                                                                                                                                                        • Gizarte Langileak bisita bat egingo du etxera.
                                                                                                                                                                                                                        • Ebazpena jaso. Aldekoa bada, zerbitzua martxan jarrik

                                                                                                                                                                                                                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                        Beasaingo Udala

                                                                                                                                                                                                                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                        ONGIZATEA - Gizarte Ongizate Saila

                                                                                                                                                                                                                        OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                        Zerbitzuan aldaketak egon edo eskatu daitezke (zerbitzua zabaldu edo murriztu)

                                                                                                                                                                                                                        DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                        Ez dagokio