EZGAITASUNA BALORATZEKO ESKAERA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Balorazio honetan, pertsonak dituen ezgaitasunak jasotzen dira, eta,hala behar denean, baita gizarteratzeko oztopo diren gizarte-faktore osagarriak ere, besteak beste, familia-giroari eta lan-egoerari dagozkionak, eta hezkuntza eta kulturakoak.

Gradua ehunekotan adierazten da.
Azterketa edo berrikuspena egiteko eska liteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

  • Ezgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoren bat edukitzea.
  • Beasaingo udalerrian erroldatuta egotea.
  • Espainiar nazionalitatea izatea (NA) edo
  • Atzerritarra bada, AIZ eduki behar du eta bere herrialdeko nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat indarrean (pasaportea, bere herrialdeko nortasun agiria,...)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kudeaketak egiteko baimena
  • Medikuaren txosten estandarizatua.
  • Medikuaren beste edozein txosten osagarri. (espezialistenak)
  • Gizarte Segurantzako txartela.
  • NAren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia. Adingabekoa bada, familia-liburuaren agiria.
  • Ezintasun judiziala izanez gero, ezintasunaren ebazpena eta tutorea izendatzearen agiria.
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NAren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                        Tramitazioa egiteko beharrezkoa da iGunean txanda eskatzea eta txandara agiri guztiekin etortzea.

                                                                                                                                                                                                                        ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                        Doan

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 4 hilabete

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                        • Txanda eskatu iGunean, Gizarte Ongizate Sailarekin.
                                                                                                                                                                                                                        • Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.
                                                                                                                                                                                                                        • Diputazioak balorazioa egiten du.
                                                                                                                                                                                                                        • Diputazioak ebatsi.
                                                                                                                                                                                                                        • Ebazpena jaso ondoren, Ongizate Sailera deitzea gomendatzen da.

                                                                                                                                                                                                                        NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                        Gipuzkoako Foru Aldundia

                                                                                                                                                                                                                        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                        ONGIZATEA - Gizarte Ongizate Saila

                                                                                                                                                                                                                        OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                        Eskabidea jasotzen duen pertsonak ez du hari buruzko baloraziorik egingo.

                                                                                                                                                                                                                        DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                        Ez dagokio