TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN ALTA EMATEA ETA AUTOLIKIDAZIOA EGITEA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

DGTn matrikulazioa egin aurretik Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergan alta eman eta autolikidazioa egiteko, ibilgailua lehen aldiz eskuratzen denean edo behin behineko bajan egon denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona eta haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera
  • Subjektu pasibo gisa aritzen den erakundearen edo pertsonaren NAN edo IFZ.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                                                                                                                                                                                                                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                                                                                                                                                                                                                      01 - TURISMOAK
                                                                                                                                                                                                                      9 zaldi fiscal baino gutxiagokoak (koef. 1,4700)27,03 €
                                                                                                                                                                                                                      9tik 11,99 zaldi fiskaletara bitartekoak (koef. 2,0048)73,74 €
                                                                                                                                                                                                                      12tik 13,99 zaldi fiskaletara bitartekoak (koef. 2,2507)137,97 €
                                                                                                                                                                                                                      14tik 15,99 zaldi fiskaletara bitartekoak (koef. 2,0048)172,05 €
                                                                                                                                                                                                                      16tik 19,99 zaldi fiskaletara bitartekoak (koef. 1,8711)206,46 €
                                                                                                                                                                                                                      20 zaldi fiskal eta gorakoak (koef. 1,8720)252,46 €

                                                                                                                                                                                                                      02 - Autobusak
                                                                                                                                                                                                                      21 plaza baino gutxiagokoak (koef. 2,0654)172,05 €
                                                                                                                                                                                                                      21etik 50 plaza bitartekoak (koef. 2,0647)244,96 €
                                                                                                                                                                                                                      50 plaza baino gehiagokoak (koef. 2,0645)306,16 €

                                                                                                                                                                                                                      03 - KAMIOIAK
                                                                                                                                                                                                                      1000 kg baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak (koef.2,0639)87,26 €
                                                                                                                                                                                                                      1000tik 2999 kgtara bitarteko karga erabilgarrikoak (koef. 2,0654)172,05 €
                                                                                                                                                                                                                      3000tik 9999kgtara bitarteko karga erabilgarrikoak (koef. 2,0647)244,96 €
                                                                                                                                                                                                                      9999kg baino gehiagoko karga erabilgarrikoak (koef. 2,0645)306,16 €

                                                                                                                                                                                                                      04 - TRAKTOREAK
                                                                                                                                                                                                                      16 zaldi fiscal baino gutxiagokoak (koef. 2,0705)36,59 €
                                                                                                                                                                                                                      16tik 25 zaldi fiskaletara bitartekoak (koef. 2,0620)57,26 €
                                                                                                                                                                                                                      25 zaldi fiskal baino gehiagokoak (koef. 2,0654)172,05 €

                                                                                                                                                                                                                      05 - TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEK ARRASTEAN ERAMANDAKO ATOI ETA ERDI ATOIAK
                                                                                                                                                                                                                      750 kgtik gora eta 1000 baino gutxiagoko karga erabigarrikoa (koef. 2,0705)36,59 €
                                                                                                                                                                                                                      1000tik 2999kgtara bitarteko karga erabilgarrikoak (koef.2,0620)57,26 €
                                                                                                                                                                                                                      2999 kg baino gehiagoko karga erabilgarrikoak (koef. 2,0654)172, 05 €

                                                                                                                                                                                                                      06 - GAINERAKO IBILGAILUAK
                                                                                                                                                                                                                      Ziklomotoreak (koef. 2,0174)9,10 €
                                                                                                                                                                                                                      125 cc.bitarteko motozikletak (koef. 2,0174)9,10 €
                                                                                                                                                                                                                      125 cctik 250 ccra bitarteko motozikletak (koef.2,0331)15,70 €
                                                                                                                                                                                                                      250 cctik 500 ccra bitarteko motozikletak (koef. 2,0178)31,17 €
                                                                                                                                                                                                                      500 cctik 1000 ccra bitarteko motozikletak (koef. 2,0255)62,59 €
                                                                                                                                                                                                                      1000 cctik gorako motozikletak (koef. 2,0253)125,14 €

                                                                                                                                                                                                                      Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

                                                                                                                                                                                                                      Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratzen den hilabetea barne.

                                                                                                                                                                                                                      PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                      • Aurreikusitako epea: Berehala
                                                                                                                                                                                                                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 urte

                                                                                                                                                                                                                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                      • 14/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikozko ibilgailuen gaineko Zergarena -

                                                                                                                                                                                                                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                                                                                                                                                                                                      1. TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN gaineko Zergaren autolikidazioa egitea, eredu ofizialean.
                                                                                                                                                                                                                      2. Ordainagiria jaulkitzea, eta eskatzaileari ematea, sarrera egin dezan.
                                                                                                                                                                                                                      3. Ogasun Arloari dena bidaltzea.

                                                                                                                                                                                                                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                                                                                                                                                                                                                      Ez dagokio

                                                                                                                                                                                                                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                                                                                                                                                                                                      KONTUHARTZAILETZA - Kontuhartzailetza

                                                                                                                                                                                                                      OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                      Ibilgailuaren zerga helbideratu daiteke hurrengo urteetarako, 6.13 izapidean dagoen eskaera betez.

                                                                                                                                                                                                                      Kontuhartzailetza Sailak egindako berrikuspenaren ondorioz, beste likidazio bat sor liteke.

                                                                                                                                                                                                                      DATU PERTSONALEN BABESA

                                                                                                                                                                                                                      Ez dagokio