HILETA ZIBILA EGITEKO BAIMEN ESKAERA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Igartza Multzoko lotura-aretoan hileta zibilak egiteko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak, hildakoarekin ahaidetasuna edo erlazioa baldin badu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera, eskatzailaren eta hildakoaren datuekin (telefonoa), hileta zibila egiteko lehenesten den egun eta ordua, eta ekitaldiaren deskribapena.
  • Eskatzailearen NANren kopia.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Udal-tasa autolikidatu izanaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              01 - HILERRIA ETA LOTURA ARETOA
              Udalaren jabetzako nitxoetan pertsona helduarenlurperatze bakoitzagatik hamar urtetarako epean513,00
              Udalaren jabetzako nitxoetan umeen lurperatzebakoitzagatik hamar urtetarako epean386,00
              Gorpuak erretzea: Gorpu bat erretzea376,00
              Gorpuak erretzea: Bi gorpu edo gehiago erretzea (gorpu bakoitza)188,00
              Kolunbarioa 10 urtetan erabiltzeko eskubidearengatik313,00
              Kolunbarioa beste 10 urtetan erabiltzeko eskubidearengatik209,00
              "Lotura-aretoa" erabiltzeko eskubidearengatik52,00
              Lurrean hobiratze bakoitzagatik387,20

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 7 egun

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskabidea jasotzea, aurkeztu beharreko agiri guztiak daudela egiaztatu, hala ez balitz eskatu, eskabidea erregistratzea.
              • Eskatzaileari kopia eta informazioa ematea.
              • Zerbitzu Sailari eskaera bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ZERBITZUAK - Zerbitzuak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Ez dagokio