MENDEKOTASUNA BALORATZEKO ESKAERA (MBB eta RAI)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna: Adina, gaixotasuna edo desgaitasuna dela-eta, pertsona batzuk egoera honetan daude etengabe, eta, autonomia fisikoa edo buru, adimen edota zentzumen aldeko autonomia galtzen dutenez, beste pertsona batzuen arreta edo laguntza garrantzitsua behar dute eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko; adimen- desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonek, gainera, bestelako sostenguak behar dituzte autonomia pertsonala lortzeko.

RAI: Adineko pertsonentzako bizitegi-baliabideak / plazak lortzeko edo horietara bideratzeko gai diren edo ez adieraztea, eta erabiltzailearen profila zehaztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

  • Beasainen erroldatuta egotea.
  • Estatuan izatea legezko egoitza, gutxienez bost urtez, eta horietatik bi, gainera, eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kudeaketak egiteko baimena
  • Medikuaren txosten estandarizatua.
  • Medikuaren beste edozein txosten osagarri.
  • Gizarte Segurantzako zenbakia eta OTI zenbakia.
  • NANaren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia. Adingabekoa bada, familia-libururen fotokopia.
  • Ezintasun judiziala izanez gero, ezintasunaren ebazpena eta tutorea izendatzearen agiria.
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NANaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Aurrez aurre
    Loinazko San Martin plaza 1 20200 BEASAIN
    7:30-14:30 (Ekainaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00)
    943028050
    943028051

                GARRANTZITSUA
                Tramitazioa egiteko beharrezkoa da iGunean txanda eskatzea eta txandara agiri guztiekin etortzea.

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan

                PROZEDURAREN EPEA

                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                1. Txanda eskatu Igunean, Gizarte Ongizate Sailarekin.
                2. Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.
                3. Diputazioak balorazioa egiten du.
                4. Diputazioak ebatsi.
                5. Ebazpena jaso ondoren, Ongizate Sailera deitzea gomendatzen da.
                6. RAI-aren kasuan, Aldundiak ez du ebazpenik bidaltzen, Ongizate Sailera deitu hilabete barru.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                ONGIZATEA - Gizarte Ongizate Saila

                OHARRAK

                Eskabidea jasotzen duen pertsonak ez du hari buruzko baloraziorik egingo.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Ez dagokio