Bilera gelak erabiltzeko erreserba eskaera (R-01.5)

Zer eta zertarako:

Udalak bilerak egiteko erabilgarri dituen areto desberdinak erabiltzeko baimena.

Erabili daitezkeen aretoak:

  • Baigerako aretoa (50 pertsona)
  • Sindikatu zaharreko areto txikia (35 pertsona)
  • Sindikatu zaharreko areto handia (50 pertsona)

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Aretoa erabili aurretik eta erreserba baliozkoa izateko, beharrezkoa da Udaltzaingoan erreserba zenbakia eta eskatzailearen NA dokumentua aurkeztea.

Non eskatzen da:

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Ez dagokio

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  Eskaera erregistratu.

                  Aretoa erabiltzeko baimena lortutakoan, Udaltzainen bulegoan (Enparan kalea 1) aurkeztu beharko da dokumentazioa, eta eskatutako aretoa erabiltzeko giltza eskuratu.

                  Behin bilera amaitu eta gero, giltzen entrega udaltzaingoan.

                  Organo ebazlea:

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

                  Gainerako informazioa:

                  Aretoen erabilerarako baldintzak:

                  • Baimena lortzen duten eskatzaileek udal areto horien izaera eta helburua kontuan hartuta erabili beharko dituzte, eta haietan inolako kalte edo okerrik sortu gabe.

                  Debekatuak daude honako jarduketak:

                  • Baimendu gabeko beste helburu batzuetarako erabiltzea areto horiek.
                  • Indarkeria, arrazakeria, xenofobia edota beste edozein diskriminazio mota bultzatzen duten edota giza-duintasunaren aurkakoak diren eta legea hausten duten jarduketetarako erabiltzea areto horiek.

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu pertsonalen babesa, udal ekipamendu eta instalakuntzak

                  DBEB kodea: LOPD-GDD

                  Helburua: Udal-ekipamenduaren edo areto/espazioen erabilera erreserbatzeko eta kudeatzeko behar den informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, 8.2 artikulua: interes publikoagatik datuak tratatzea edo botere publikoak baliatzea.

                  Komunikazio hartzaileak: Ez dira datuen komunikazioak gauzatzen.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago