Fidantza eta abalen itzulketa (T-11)

Zer eta zertarako:

Fidantza eta abalen itzulketa eskatzea, hainbat alorretan ustezko ardurari erantzuteko gordailutuak (administrazio-kontratazioa, urbanizazio-lanak egitea, etab.).

Nork eska dezake:

Interesdun edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Non eskatzen da:

              Zerbitzuaren inguruko informazioa:
            • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
              AZPEITIA

            Zenbat kostatzen da:

            Ez du kosturik

            (Eskatzaileak abala bidaltzeari dagokion gastua beregain hartu beharko du, edo udaletxera azaldu entregatzera.)

            Erantzuteko epea:

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: fidantza edo abal motari dagokion arauek diotena kasu bakoitzean.

            Aplikatu beharreko araudia:

            Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

            1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
            2. Txosten teknikoa
            3. Eskaera ebaztea eta interesdunari jakinaraztea

            Organo ebazlea:

            Alkatetza

            Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

            Kontu-hartzailetza - Kontu-hartzailetza

            Gainerako informazioa:

            Kontu-hartzailetza saila eskatzailearekin harremanetan jarriko da itzultze materiala egin behar bada abalen edo kauzio-aseguruen kasuetan.

            Datu pertsonalen babesa:

            Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, Rekaudazioa: Zergak, tasak eta prezio publikoak

            DBEB kodea: LOPD-GDD

            Helburua: Udal-zergen kudeaketa (zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) eta prezio publikoak.

            Legitimazioa: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, 8.1 artikulua: datuen tratamendua legezko betebeharragatik.

            Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

            Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

            Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

            Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

            Informazio gehiago