Erakusketak egiteko lokalen erreserba eskaera (R-01.6)

Zer eta zertarako:

Udalaren jabetzako hainbat areto erabiltzea erakusketak egiteko.

Erabil daitezkeen lokalak:

  • Betharrametako erakusketa lokala.

Planoa Argazkia1 Argazkia2 Argazkia3

  • Foru Ibilbideko erakusketa lokala.

Planoa Argazkia1 Argazkia2 Argazkia3 Argazkia4

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Erakusketaren helburua, gaia eta hari buruzko informazioa: Testua + argazkiak

Non eskatzen da:

                Zenbat kostatzen da:

                Doakoa.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 15 egun

                Aplikatu beharreko araudia:

                Ez dagokio

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Gomendagarria da eskaera egin aurretik deitzea erakusketak egiteko lokalen erreserbak koordinatzeko.

                Organo ebazlea:

                Kultura saileko teknikari-arduraduna.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Kultura - Kultura

                Gainerako informazioa:

                Gogoratzen da, garraioaren gastuak eta erakusketan jarri den materialaren segurua erakusketa titularraren kontu izango dela.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago