Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen zerga: Salbuesteko eskaera desgaitasuna dutenentzat (T-10.2)

Zer eta zertarako:

Desgaitasunen bat duten pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuek ez dute Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaindu behar, ibilgailuak beren erabilera esklusiborako badira. Onuradun bati ezin zaio salbuespen bat baino gehiago aplikatu, ibilgailu bat baino gehiago eduki arren.

Nork eska dezake:

Eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Desgaitu baten izenean matrikulatutako 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak.

Irizpide hauetako bat betetzen duen ezintasun maila:

%33 eta %65 arte, eta mugikortasun baremoko A, B edo C letretan egotea edo D, E, F, G eta H letretan 7 puntu edo gehiago (baremo/subsidioa) edukitzea.

%65 edo handiagoko desgaitasun-maila duten pertsonak (A baremoan badago, ibilgailuak 14 zaldi fiskal baino gehiago eduki ditzake).

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NANa aurkeztu.
  • Minusbaliotasuna: aurrekoaz gain, Foru Aldundiak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena (Udalak dagokion administraziotik lortuko du dokumentazio hori)

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Doan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea

                Kontu-hartze Sailaren txostena

                Eskaera ebaztea eta interesdunari jakinarazi

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Kontu-hartzailetza - Kontu-hartzailetza

                Gainerako informazioa:

                Oro har, salbuespenak/hobariak onartu eta hurrengo urtean izango du eragina.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, Rekaudazioa: Zergak, tasak eta prezio publikoak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udal-zergen kudeaketa (zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) eta prezio publikoak.

                Legitimazioa: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, 8.1 artikulua: datuen tratamendua legezko betebeharragatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago