Udal laguntza ekonomikoak, banakakoak eta familia mailakoak, gizarte-bazterketa edota muturreko behar egoerak arintzeko

Zer eta zertarako:

Gizarte mailako bazterkeria eta/edo behar larriko egoerak leuntzeko norbanakoei eta familiei diru-laguntzak ematea.

Zehatz esanda, diru-laguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Diru-laguntzen xede diren kontzeptuak: II. Eranskina

Nork eska dezake:

Azpeitian bizi diren pertsonek eta familiek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta jarraian jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntzen udal-ordenantzaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (deialdiaren oinarrien 2. eta 3. artikuluak):

1.- Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako indarrean dagoen araudian zehaztuak dauden betebeharrak beteko dituzte norba-nako eta familiek, erroldatze-epealdiari dagokion puntua eta bere kontura lan eginez gero edota COVID19aren ondorioz bere egoera ekonomikoa kaltetua suertu zaion orori ere egingo zaio salbuespena,)- egin beharreko diru-sarreren zenbaketari dagozkionak izan ezik. Halaber, eskaerek ohiz kanpoko izaera dutenean, Gizarte Zerbitzuetako batzorde teknikoak premiazkotzat jotzen dituen haiek aurrekontu osoaren % 25 gorde ahalko du sortzen diren gastuetarako erabiltzeko.

2- Erroldatzeari dagokionez, kasu guztietan Azpeitiko udalerrian erroldatuta egon eta bertan benetan bizi beharko da gutxienez eskaria aurkeztu baino lau urte lehenagotik, eta sei urte Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurreko urteetan era honetako laguntzak jaso izan dituzten familiak izan ezik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera inprimakiaz gain, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

- NAN/AIZ/pasaportea: etxeko guztiena eta ordezkariarena, badagokio.

- Familia liburua.

- Diru sarrerak .

  • Nominak: azkenengo 2 nomina.
  • Zinpeko aitorpena. (Behar izanez gero)

-Gastuetako dokumentazioa

  • Fakturak, ordain agiriak.
  • Errentamendu kontratua / Azpierrentamendu kontratua. (Behar izanez gero)

-Beste dokumentazioa

  • Banantze epaia eta hitzarmen arautzailea. (Behar izanez gero)
  • Jatorriko herrialdeko ondasunen ziurtagiria. (Behar izanez gero)
  • Baloratuz gero beste dokumentazioa

Non eskatzen da:

    Telefonoz:
  • GIzarte Zerbitzuen Saila *OHARRA irakurri
    AZPEITIA
    943157192

              OHARRA: COVID-19ak eragindako alarma egoerak irauten duen bitartean, eskaera telefonoz edo korreo elektroniko bidez egin ahal izango da.

              Zenbat kostatzen da:

              Doan.

              Erantzuteko epea:

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

              Aplikatu beharreko araudia:

              Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

              -Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea

              -Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatu, eta Gizarte Zerbitzuetako talde teknikoak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.

              -Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).

              -Ebazpena

              Organo ebazlea:

              Alkatetza

              Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

              Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

              Gainerako informazioa:

              Ez dagokio.

              Datu pertsonalen babesa:

              Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

              DBEB kodea: LOPD-GDD

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

              Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

              Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

              Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

              Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

              Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

              Informazio gehiago