Familia ugarientzako hobariak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan (T-10.3)

Zer eta zertarako:

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobariak lortzea, familia ugaria izateagatik. Halakotzat hartuko dira honako kasu hauetan sartzen direnak.

Nork eska dezake:

Interesdun edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NANa aurkeztu.
  • Familia ugari txartela (Udalak dagokion administraziotik eskuratuko du dokumentu hori).
  • Salbuespena jasoko duen familiako kide bakoitzaren aurreko urtean aurkeztutako errenta-aitorpenaren fotokopia konpultsatua (Udalak dagokion administraziotik eskuratuko du dokumentu hori).

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Doan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                2. Kontu-hartze sailaren txostena.

                3. Eskaera ebaztea eta interesdunari jakinaraztea.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Kontu-hartzailetza - Kontu-hartzailetza

                Gainerako informazioa:

                Eskaera urtero aurkeztu behar da. Zerga Ordenantzan onartutako epean aurzkeztuz gero, hobaria ekitaldi horretan aplikatuko da.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago