Covid-19 birusak kaltebera ekonomikoan utzi dituen herritarren errenta nahiz mailegu gastuei erantzuteko diru-laguntza (S-13)

Zer eta zertarako:

Laguntza honen xedea da COVID-19 birusaren hedapenaren ondorioz egoera ekonomiko kalteberan daudenei alokairua eta maileguaren zati bat ordaintzea. Beti ere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badira.

Laguntza 2020ko apirila eta maiatzeko errenta nahiz mailegu gastuei aplikatuko zaie.

Nork eska dezake:

Onuradunak izango dira, ondorengo baldintza zehatzak betetzen dituzten pertsona edo bizikidetza unitateak:

Ezinbestekoa izango da errentamendu-kontratuak edo mailegu-kontratuak martxoaren 14a baino lehen indarrean eta formalizatuta egotea.

A) Laguntza alokairu gastuetarako bada:

Eskatzaile edo Bizikidetza Unitateko kideetatik inork ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan ezik, baldin eta titularkidetasun horren portzentajeak ez badu % 50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzen balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.

Etxebizitza ez izatearen baldintza salbuetsita geratuko da baita ere ondorengo kasuetan:

1. Etxebizitzak gutxieneko bizigarritasun baldintzak ez betetzea.

2. Banantze, dibortziatze edota izatezko bikote lotura amaitzeko prozesu baten ostean, etxebizitza judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitzen bada.

3. Etxebizitzak indarreko araudian xedatutako irisgarritasun baldintzak ez betetzea, titularrak 70 urte edo gehiagokoak diren kasuetan.

4. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzerakoan, jasotako sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batekoa izatea, betiere haren kideetako bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.

Etxejabeak diren salbuetsitako kasuetan, Udal Teknikari baten txostena onartuko da, etxebizitzak bizigarritasun nahiz irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituela egiaztatzeko.

B) Laguntza etxea erosteko mailegu gastuetarako bada

Eskatzaile edo Bizikidetza Unitateko kideetatik inork ez izatea beren jabetzan bigarren etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan ezik, baldin eta titularkidetasun horren portzentajeak ez badu % 50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzen balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.

Onuradunek orokorrean bete behar dituzten gainontzeko baldintzak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera inprimakiaz gain, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

- Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia (adin txikikorik balego, Familia liburuaren fotokopia. Azken agiri hau kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada).

- Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

- Mailegu kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

- Banku kontu baten titularitatea egiaztatzen duen banku agiria.

- Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Etxebizitza baten titular-kide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

  • Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.
  • Dohaintza-kasuan, dohaintza-eskritura.
  • Bi kasuetan, partaidetza saldu izan balitz: eskualdatzearen eskritura.

- Bizikidetza Unitateko kide guztien, eskaera orrian zehazten diren hilabeteei dagozkien diru-sarrera egiaztagiriak.

*Etxebizitzan erroldatuta dauden adin nagusiko guztien diru-sarrerak kontutan hartuak izango dira.

- Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:

  • Epai irmoaren fotokopia bat, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa. Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
  • Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.

- Zinpeko aitorpena beste diru-sarrera batzuk (zenbatekoa adieraziz) badaudela edo/eta beste erakundeetan diru-laguntza eskatu dutela adierazten duena.

- Lanbidek igorritako ziurtagiriak non zehazten diren Oinarrizko Errenta (OE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren (EPO) onuraduna den hala ez.

- Hala badagokio, onuradunak Azpeitiko gizarte larrialdietako edo udal laguntzetako diru-laguntza eskatu duela adierazten duen aitorpena

Guzti horrez gain:

- Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztu beharko da. Bertan adieraziz deialdi honetan araututako laguntzaren onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla.

Eskabidean berariaz adierazi beharko dira familia unitateko kide guztien diru-sarrerak, 2020ko apirila eta maiatzari dagozkionak

* Azpeitiko Udalak automatikoki eskuratuko ditu beste administrazio batzuetan dauden dokumentuak, salbu eta eskatzaileak ekintza hori berariaz baimentzen ez badu.

Non eskatzen da:

              Zenbat kostatzen da:

              Doan

              Erantzuteko epea:

              • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

              Aplikatu beharreko araudia:

              Arau osagarria: Azpeitiko udalerrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko oinarriak.

              Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

              - Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea

              - Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatzea, eta Azpeitia Berritzen S.A. merkataritza sozietateak eta idazkaritza-sailak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.

              - Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).

              - Ebazpena

              Organo ebazlea:

              Alkatetza

              Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

              Idazkaritza - Idazkaritza

              Gainerako informazioa:

              Diru-laguntza hauek, COVID-19 birusaren hedapenaren ondorioz egoera ekonomiko kalteberan daudenen alokairu nahiz mailegu gastuei aurre egitera bideraturik daude eta urte honetako apirila eta maiatzeko hilabeteetan aplikatuko dira.

              Datu pertsonalen babesa:

              Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).

              Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

              Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

              Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

              Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere.

              Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa.