Egoitza fiskalaren datuak edota izaera pertsonaleko beste edozein datu zehaztea (T 04-07)

Zer eta zertarako:

Zerga-erroldan zerga-datuak zehaztea (zerga-egoitza eta banku-datuak) eta/edo horiek aldatzeko eskatzea (alta, baja, zerga-egoitzaren aldaketa edo banku-datuen eta are datu pertsonalen aldaketa), udal-zergen ordainketen jakinarazpenak egiteko (zergak, tasak eta prezio publikoak).

Zerga-helbidearen kontzeptua:

  • Pertsona fisikoentzat: Ohiko bizilekua
  • Pertsona juridikoentzat: Egoitza soziala

Nork eska dezake:

Interesdun edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NAN edota IFZ.
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Doan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskatutako aldaketak egingo dira, eta hauek Udalaren Zerbitzu telematikoen bidez egiaztatu ahal izango dira, "Tasak eta zergak" atalean.

                Organo ebazlea:

                Ez dago ebazpenik

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) - Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)

                Gainerako informazioa:

                Biztanleen udal-erroldan "udalerriaren barruan" helbidea aldatzea izapidetzen denean, helbide fiskalaren aldaketa izapidetzea ere eskainiko da.

                Beste administrazio batzuen zergei dagozkien aldaketak horietan ezarritako prozeduren bidez egin beharko dira.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago