COVID-19 Coronavirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko norbanako, familientzako, txikizkako merkataritza establezimendu nahiz ostalarientzako udal diru-laguntzak (S-14)

Zer eta zertarako:

Diru-laguntza deialdi honen xedea da COVID-19 koronabirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzea norbanako, famili, txikizkako merkataritza establezimendu nahiz ostalariei dagokionean.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Laguntza lerroak ondorengoak izango dira:

a. Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak eta eguneko zentru nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz dependienteen zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak.

Lerro honen barruan sartzen dira:

a.1.- COVID-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren edo adingabeen zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea.

a.2.- COVID-19aren ondorioz 12 urte bitarteko adingabeen edo dependienteen zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoak sortutako kalteak konpensatzeko laguntzak.

b. Txikizkako komertzio nahiz ostalaritzako establezimenduen eta antzekoen itxieraren ondorioz sortarazitako KALTE EKONOMIKOEN eragina gutxitzeko laguntzak.

Nork eska dezake:

Dagokion legedi zein diru-laguntza hauen deialdiaren oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Aurkeztu beharreko agiriak eta eskaerak egiteko epea.

Diru-laguntza eskaerarekin batera atxikitu behar den dokumentazioa. Eskaerarekin batera, aurkeztu beharko dira;

GUZTIEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

- Eskatzaile edo/eta Ordezkariaren identifikazio agiriak (NAN, NIE, IFZ...)

LERRO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

a.1.- COVID-19aren ondorioz haurren edo dependienteen zaintzarako egin diren kontratazioak diruz laguntzea (Azpeitian erroldatuta egotea ezinbesteko baldintza izango da):

  • Lan kontratua eta gizarte segurantzan altan eman izanaren egiaztagiria.

*Errolda agiria ofizioz egiaztatuko du Udalak.

a.2.- COVID-19aren zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoak sortutako kalteak konpensatzeko laguntzak:

  • Baimena egiaztatzen duen dokumentua.

*Errolda agiria ofizioz egiaztatuko du Udalak.

b.1.- Txikizkako komertzioei dagokionez;

  • Txikizkako merkataritza jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa.
  • Helbide fiskala Azpeitian duela egiaztatzen duen dokumentua.

b.2.- Ostalaritzako establezimenduei eta itxiera jasan duten bestekoei dagokionez:

  • Helbide fiskala Azpeitin duela egiaztatzen duen dokumentua.

Eskariak aurkezteko epea:

Eskabideak deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Azpeitiko webgunean argitaratutako egunaren biharamunetik hasita aurkeztu ahalko dira 15 laneguneko epean.

Non eskatzen da:

            Zenbat kostatzen da:

            Doan.

            Erantzuteko epea:

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

            Aplikatu beharreko araudia:

            Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

            1. Eskabidea eta justifikazio-dokumentazioa erregistratzea.

            2. Gizarte Zerbitzuetako eta Idazkaritzako Sailaren intrukzio- eta balorazio-fasea.

            3. Eskaeraren ebazpen proposamena edo/eta ebazpena.

            Organo ebazlea:

            Alkatetza

            Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

            Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

            Gainerako informazioa:

            Laguntza-lerro hau bateragarria izango da beste administrazio batek eman ditzakeen laguntzekin, baldin eta laguntza guztien baturak ez badu COVID-19tik eratorritako galera gainditzen. Hala badagokio, diru-laguntzen araudian aurreikusitako itzulera-prozedura jarriko da abian.

            Emandako diru-laguntzaren ordainketa bakoitza banku-transferentzia bidez egingo da, erakunde edo pertsona onuradunak adierazitako kontu korrontean.

            Datu pertsonalen babesa:

            Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).

            Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus.

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharreko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

            Legitimazioa: Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

            Komunikazio jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

            Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkeztea ere.

            Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa