Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) aurkeztea (I-07)

Zer eta zertarako:

Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten eraikin guztiek eta birgaitzeko, energia eraginkortasuneko eta irisgarritasuneko laguntza publikoak eskatu dituztenek (edozein antzinatasun dutela ere) Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) aurkeztu beharko dute Udaletxean, EAEko erregistro bakarrean sartzeko eta bizitzeko edo eraikinaren erabilera eraginkorra egiteko oinarrizko baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.

Nork eska dezake:

Bizitegi-eraikinetako jabeak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

EIT-AREN HASIERAKO AURKEZPENA

  • Dokumentazioa aurkezteko eskaera.
  • Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) txostena, paperean (“PDF” formatuan) eta CDan (“XML” formatuan).

OHARRA: Oharra: Aukezten diren .ZIP fitxategiak (konprimatutakoak) .PDF eta/edo .XML dituzten fitxategi formatuak bakarrik onartzen dituzte. Fitxategiek gehienez 75MB izan ditzazkete.

HUTSUNEAK KONPONTZEKO ZIURTAGIRIAREN AURKEZPENA

  • Dokumentazioa aurkezteko eskaera.
  • Akatsak zuzendu izanaren egiaztagiria, Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) txostenean aipatutakoena, paperean paperean (“PDF” formatuan) eta CDan (“XML” formatuan).

* Era berean gogorazten da, 117/2018 Dekretuaren 15. artikuluak (2018ko azaroaren 5eko EHAA) dioenaren arabera, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena egin den egunean Eraikinaren Libururik ez duten eraikinen jabe diren pertsonek Erabilera eta Mantentze-lanetarako Plana izeneko dokumentua izan beharko dutela, eta Udal honetan aurkeztu beharko dutela hiru hilabeteko epean, edota Akatsak Zuzendu izanaren Egiaztagiriarekin batera.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Doan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                EIT-aren erregistroa REMITEn (Eusko Jaurlaritzaren ataria).

                Bulego Teknikoak EIT-a berrikustea eta dagoen txosten teknikoa egitea.

                Udal Gobernu Batzordean dokumentuaren azterketa eta interesatuei erabakiaren jakinarazpena eta hala badagokio:

                1. Egin beharreko obretan exejuzio ordena. EIT-an adierazitako lanak egindakoan, EITan hautemandako hutsuneen konponketen ziurtagiria aurkeztu beharko da (Remite erregistroa).

                2. Mantenimendu edo kontserbazioa (espedientearen artxiboa).

                Organo ebazlea:

                Ez dagokio.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Ez dagokio.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago