Hirigintza alorreko informazioa-kontsulta (I-01)

Zer eta zertarako:

Idatzizko informazioa, besteak beste, finka edo eraikin jakin bati aplika daitezkeen arau eta hirigintza-baldintzei, obra jakin batzuk egiteko edo jarduera jakin batzuk instalatzeko aukerei, edota hirigintza-planeamendu orokorrari buruzkoa.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaeran zer galdetu nahi den azaldu beharko da.

Kasuaren arabera, honako dokumentazioa aurkeztuko da:

  • Zalantzarik gabe identifikatu behar da finka edo eraikina, zeini buruz informazioa eskatu dena (katastroko erreferentzia, kokapen-planoa, etab.).
  • Egin nahi den obra edo jardueraren deskripzioa.
  • Barruko banaketaren planoa.
  • Instalatu beharreko makinak.
  • Ostalaritzarekin zerikusia duten jardueren kasuan, kokapen-planoa, eta, bertan, 50 metroko inguruan dauden beste establezimenduak azaldu beharko dira.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Doan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez dagokio.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                Txostek teknikoak.

                Egindako kontsultaren erantzun jakinarazpena.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Ez dagokio.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago