Pasabide eskaera (L-15)

Zer eta zertarako:

Pasabide-lizentzia eskaera bide publikoa modu berezian erabiltzeko; esaterako, ibilgailuak sartzeko pasabide-eskubidea, zamalanetarako gordetako lekuak eta gainerako antzeko beste kasuak Azpeitiko udalerrian.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Udalak emandako irekitzeko lizentziaren fotokopia, lokalaren dena delako erabilerarako (familia bakarreko etxeak eta gehienez bi ibilgailu gordetzeko lekua duten lokalak izan ezik).
  • Pasabidearen kokapenaren planoa.
  • Pasabidea eskatzen den esparruaren planoa, gutxieneko 1/200 eskalakoa, mugarrituta; hala nola, garajearen metro karratuak eta bertan kabitzen den ibilgailu kopurua.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                IBILGAILUEN SARRERAK KALEKO ESPALOIETATIK

                SAILKAPENAK ETA TARIFAK

                Tasa hau ezartzeko kontuan izango da ondorengo garajeen sailkapena beren edukiaren arabera:

                a) Ibilgailu batentzako lekua

                b) 2 ibilgailurentzako lekua

                c) 3 ibilgailurentzako lekua

                d) 4 eta 10 ibilgailu bitarteko lekua

                e) 11 eta 30 ibilgailu bitarteko lekua

                f) 31 eta 50 ibilgailu bitarteko lekua

                g) 51 eta 100 ibilgailu bitarteko lekua

                h) 100 ibilgailu baino gehiagorentzako lekua

                Garajeak

                a, b eta c atalean sailkatutako garajeak 0,00€

                d) atalean sailkatutako garajeak 169,70€

                e) atalean sailkatutako garajeak 255,47€

                f) atalean sailkatutako garajeak 340,64€

                g) atalean sailkatutako garajeak 455,82€

                h) atalean sailkatutako garajeak 572,38€

                Galtzadan karga-deskarga

                Sarrerako zabaleraren metro linealeko tarifak 13,92€

                APARKAMENDU BEREZITUARENTZAKO HERRI-BIDE GORDETZEA

                Ibi eta igarobide iraunkorra

                a) atalean sailkatutako garajeak 66,36€

                b) atalean sailkatutako garajeak 92,32€

                c) atalean sailkatutako garajeak 115,93€

                d) atalean sailkatutako garajeak 205,12€

                e) atalean sailkatutako garajeak 290,22€

                f) atalean sailkatutako garajeak 375,78€

                g) atalean sailkatutako garajeak 490,69€

                h) atalean sailkatutako garajeak 607,59€

                Ibi eta igarobide ez iraunkorra

                a) atalean sailkatutako garajeak 51,98€

                b) atalean sailkatutako garajeak 78,19€

                c) atalean sailkatutako garajeak 101,50€

                d) atalean sailkatutako garajeak 191,19€

                e) atalean sailkatutako garajeak 276,44€

                f) atalean sailkatutako garajeak 361,50€

                g) atalean sailkatutako garajeak 476,55€

                h) atalean sailkatutako garajeak 593,40€

                PLAKA: Materialaren kostua kobratuko da lehenengo instalazioan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                Txosten teknikoak.

                Eskabidearen onarpena edo ukapena ebaztea.

                Pertsona interesdunari jakinaraztea.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Lokalaren moldaketa, hala nola zintarriaren eta espaloiaren egokitzapenak obra-lizentzia eskatuko dute, beti.

                Bost ibilgailu edo gehiago gorde ditzaketen lokalentzat, 100 m2 baino gehiagoko azalera dutenentzat, edo biltegi, konponketa-tailer, ibilgailu-erakustoki edo antzeko erabilpena dutenentzat, ezinbestekoa izango da jarduera-espedientea aurrez izapidetzea, eta beharrezkoa den dokumentazio teknikoa aurkeztea.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago