Lehenbiziko erabilera eta okupazio lizentzia (L-13)

Zer eta zertarako:

Administrazio-baimena, xede duena eraikin, obra edo horren zati bat lizentzia-baldintzekin bat datorren egiaztatzea, eta erabiltzeko moduan al dagoen.

OHARRA: Obra berriko eskritura eratzen denean, eskatzaileak ondasun higiezinen gaineko dokumentazioa (U4 eredua) aurkeztu beharko du, edota dokumentu horiek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu izanaren egiaztagiria, eta, edonola ere, obra berriaren dokumentu formalizatuaren kopia.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Obra Amaierako Egiaztagiria, obra horien zuzendariak emana eta bisatua; horri, eranskin moduan, erantsiko zaio obrak egin diren bitartean egindako aldaketen deskribapena, aldaketa horiek lizentzian jarritako baldintzekin bat datozela justifikatuz (314/2006 ED, II.3. Eranskina).
  • Obra Berriaren Aitorpenaren eskrituraren borradorearen kopia osoa.
  • Exekutatutako obraren azken likidazio edo egiaztagiri bisatua.
  • Hondakinen eta Eraikuntzako Materialen Kudeaketaren azken txostena, obren zuzendari fakultatiboak sinatua (112/2012 Dekretuaren 4.1.e artikulua).
  • Telekomunikazioen obra amaierako egiaztagiria.
  • Instalazioen tramitazio zuzena dokumentatu ahal izateko, honako instalazio hauen azken egiaztagirien, boletinen edo zerbitzuan jartzearen dokumentazioaren kopiak aurkeztuko dira, Industrian tramitatuak:
    • Ur horniketa
    • Argindarra
    • Gasa edo berogintza
    • Igogailuak
    • Suteen aurkako babesa
  • Eraikinaren fatxaden argazkiak.
  • Hiri-lurrean, partzelaren behin betiko egoera aurkeztuko da udal kartografian, egindako eraikinekin eta altimetrian gertatu diren aldaketekin (kartografia-jasotze hori egin aurretik, Udal honetako Hirigintza bulegoarekin jarri beharko da harremanetan).
  • Eraikitzeko lizentzia emateko erabakian eskatutako urbanizatze lanak eta gainerako baldintzek bukatuta egon beharko dute eta Udalari emanda, Lehenengo Erabilerarako Lizentzia eman aurretik. Udalak urbanizazioak hartu ahal izateko ezinbestekoa da eskariarekin batera urbanizazioaren Obra Amaierako Egiaztagiri bisatua ere aurkeztea.
  • Urbanizazioaren behin betiko egoeraren jasotze topografikoa, eraikinari egindako hargune eta zerbitzuen kokapen zehatzarekin, edota hobi septikoaren kokapenarekin (jasotze hori egin aurretik, Udal honetako Hirigintza bulegoarekin jarri behar da harremanetan).
  • Legeek eskatzen dituzten baimenak, kasu bakoitzean aplika daitezkeenak.
  • Urbanizazio-obrak eta lizentziaren gainerako baldintzak burututa behar dute, eta obrek eragindako kalteak konponduta.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Obra lizentziak *

                Zergapeko egitatea Udal jardueraren araberakoa izango da. Jarduera hauek ziurtatuko dute egiten diren Instalazio, eraikuntza eta obrak eraikuntza eta zaintza arloko Hirigintza Araudiarekin bat daudela, indarrean dagoen urbanizazio antolamenduen planetara egokitzen direla, aurreikusitako erabileretarako direla, paisajearen harmoniari eta itxurari ez dietela erasotzen, segurtasun, osasungarritasun, garbitasun eta saneamendu neurriak betetzen dituztela, eta azkenik, arte, historia edo monumentu interesengatiko debekurik ez dagoela.

                3.005,06 baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik27,12
                3.005,06 eta 15.000,01 bitarteko aurrekontudun instalazio,eraikin eta lanengatik54,24
                15.000,01 eta 60.101,21 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik271,34
                60.101,21 eta 120.202,41 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik542,63
                120.202,41 eta 721.214,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik3.663,95
                721.214,51 eta 3.005.060,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik7.327,94
                3.005.060,51 tik gorako aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik10.986,58
                Eraikuntzen estreinako erabilera eta okupazioa, etxebizitzako21,79
                Zati-egitamu, Egitamu Berezi, Xehetasun-Azterlan, Hirigintza-lanen egitasmoak3.908,48
                Birzatikatze egitasmoak, berdinketak3.040,03
                Bestelakoak542,94

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa. Inola ere ez da bereganatuko -ezta aldeko administrazio-isiltasuna dagoenean ere- hirigintzako antolamenduarekin edo indarrean dagoen legeriarekin bat ez datorren eskumen eta eskubiderik.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                Txosten teknikoak.

                Udalak beharrezko diren baimen guztiak (errepideak, garabiak,osasuna etab) eskatuko dizkie beste erakunde guztiei espedientea ebatzi aurretik, interesatuak baimen horiek aurkeztu ezean.

                Obraren onarpena edo ukapena ebaztea.

                Pertsona interesdunari jakinaraztea tasaren likidazioarekin.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Ez dagokio.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa. Lizentzia, autorizazio eta baimenak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta baimen guztien kudeaketa eta kontrola, hirigintzakoak eta bide publikoaren okupaziokoak barne.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago