Eraiste-lizentzia (L-24)

Zer eta zertarako:

Udal lizentzia lortzea eraikinak eta eraikuntzak eraisteko.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Proiektu teknikoa (oinarrizkoa edo betearazlea), eskudun teknikariak sinatuta eta dagokion elkargo ofizialak oniritzia emanda.

Proiektu honek, beste hainbat agiriren artean, Segurtasun eta Osasun Azterlana eta Hondakinen Kudeaketaren Azterlana izan beharko ditu behar bezela oniritzia emanda.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Karga tasa *
                Merkataritza -jardueretako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak abenduaren 26ko 12/2012 Legeraen eranskinean izendatzen diren jarduieretarako, beti ere gehienez 500m2-ko azalera dutenentzako%1,25
                Gainontzeko eraikuntza, instalazio eta obra%5
                001 - Obra lizentziak *

                Zergapeko egitatea Udal jardueraren araberakoa izango da. Jarduera hauek ziurtatuko dute egiten diren Instalazio, eraikuntza eta obrak eraikuntza eta zaintza arloko Hirigintza Araudiarekin bat daudela, indarrean dagoen urbanizazio antolamenduen planetara egokitzen direla, aurreikusitako erabileretarako direla, paisajearen harmoniari eta itxurari ez dietela erasotzen, segurtasun, osasungarritasun, garbitasun eta saneamendu neurriak betetzen dituztela, eta azkenik, arte, historia edo monumentu interesengatiko debekurik ez dagoela.

                3.005,06 baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik27,12
                3.005,06 eta 15.000,01 bitarteko aurrekontudun instalazio,eraikin eta lanengatik54,24
                15.000,01 eta 60.101,21 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik271,34
                60.101,21 eta 120.202,41 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik542,63
                120.202,41 eta 721.214,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik3.663,95
                721.214,51 eta 3.005.060,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik7.327,94
                3.005.060,51 tik gorako aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik10.986,58
                Eraikuntzen estreinako erabilera eta okupazioa, etxebizitzako21,79
                Zati-egitamu, Egitamu Berezi, Xehetasun-Azterlan, Hirigintza-lanen egitasmoak3.908,48
                Birzatikatze egitasmoak, berdinketak3.040,03
                Bestelakoak542,94

                * Karga Tasa: Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko zerga (EILZ)

                * Obra Lizentziak: Hirigintzako Lizentzia tasak

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: Esandakoa gorabehera, inoiz ezingo dira eskuratu administrazioaren isiltasun positiboaren bidez hirigintza antolamenduarekin edo indarreko legediarekin bat ez datozen eskumen edo eskubideak (ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1 artikulua)

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                Txosten teknikoak.

                Kultur interesekotzat aitortutako eraikinak direnean, derrigorrezkoa izango da Kultur Ondarearen babeserako eskuduntza duen Administrazioan tramitatu eta horren baimena lortzea.

                Obraren onarpena edo ukapena ebaztea.

                Pertsona interesdunari jakinaraztea tasaren likidazioarekin.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                - Bide publikoa erabiltzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian (ikusi izapidea - Bide publikoa hartzeko baimena (L-22)).

                - Udalak beharrezko diren baimen guztiak (errepediak, garabiak, osasuna eta abar) eskatuko dizkie beste erakunde guztiei espedientea ebatzi aurretik, interesatuak baimen horiek aurkeztu ezean.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa. Lizentzia, autorizazio eta baimenak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta baimen guztien kudeaketa eta kontrola, hirigintzakoak eta bide publikoaren okupaziokoak barne.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago