Bide publikoa hartzeko baimena (L-22)

Zer eta zertarako:

Bide publikoan obretako baliabide lagungarriak jartzeko nahitaezko baimena (dorre-garabiak, aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak, siloak, etab.). Baimen hau, obren aurrekomunikazio edo lizentzia tramiteari lotuta egon daiteke.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Hartuko den gunearen krokisa.
  • Aldamioak, karga-jasogailuak eta plataformak erabiliko badira, indarrean dagoen araudira egokituta daudela bermatu beharko da, eta garabiak badira, Industrian aurkeztutako dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da.
  • Bide publikoaren esparrua sotoen gainekoa bada, jabeen baimena lortu beharko da.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Tarifak
                1 Tarifa. Hesi eta aldamioekin edo horretarako beste edozein instalazio-rekin herri-bidea hartzea, metro karratu edo zatiko, eta eguneko0,65
                2 Tarifa. Puntel, asto, eta beste hainbat zurkaitz-elementurekin herri-bideahartzeagatik, metro karratu edo zatiko, eta eguneko4,48
                3 Tarifa. Zakar, lur, hondar, eraikuntza-material, egur, edo edozein motatako materialez herri-bidea hartzea, lehenengo 30 egunak, metro karratu edo zatiko, eta eguneko0,78
                3 Tarifa. Zakar, lur, hondar, eraikuntza-material, egur, edo edozein motatako materialez herri-bidea hartzea, ondorengo egunak, metro karratu edo zatiko, eta eguneko1,47
                4 Tarifa. Zakarrak eta eraikuntza-materialeak biltzeko metalezkoedukiontziak jartzea, lehenengo 8 egunak *, bakoitzeko, eta eguneko2,45
                4 Tarifa. Zakarrak eta eraikuntza-materialeak biltzeko metalezkoedukiontziak jartzea, ondorengo egunak *, bakoitzeko, eta eguneko4,09
                5 Tarifa. Kalea ixtea ^, orduko19,06
                5 Tarifa. Kale mozketa partziala ^, orduko12,72
                Hobaria: Eraikitako etxebizitzetan fatxada eta/edo teilatuen garbitze, pintatze eta konpontze lanak egiteagatik, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergatik salbuetsita aurkitzen diren kasuetan, lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko kuotari%50

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 15 egun

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                - Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                - Txosten teknikoa.

                - Onarpena edo ukapena ebaztea.

                - Pertsona interesdunari jakinaraztea.

                - Tasaren likidazioa.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Bide publikoaren segurtasuna bermatu beharko da beti.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa. Lizentzia, autorizazio eta baimenak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta baimen guztien kudeaketa eta kontrola, hirigintzakoak eta bide publikoaren okupaziokoak barne.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago