Etxebizitzetan obra xehea egiteko lizentzia (L-10.4)

Zer eta zertarako:

Administrazio-baimena, obra xeheak egiteko eskubidea ematen duena. Obra xehetzat hartzen dira eraikinaren arkitektura- edota egitura-konfigurazioari eragiten ez diotenak, esaterako, estaldurak mantentzea eta erreteila egitea, fatxadak mantentzea eta pintatzea, barruko banaketa aldatzea, eraikineko instalazio komunak aldatzea, balkoiak ixtea eta toldoak ipintzea.

Tramite honetan aurrekomunikazioaren ordenantzan ezarritako baldintzak gainditzen dituzten obrak eta 15.000 €ko aurrekontua gainditzen duten obrak sartuko dira.

Bide publikoa erabiltzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian. (ikusi izapidea - Bide publikoa hartzeko baimena).

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Berariazko dokumentazio teknikoa:
    • Obraren aurrekontu zehaztua.
    • Dokumentazio teknikoa.
    • TOLDOAK: Fatxaden kolorezko argazkiak eta bizikideen adostasuna toldoak ipintzeko.
    • ESTALDURA EDO FATXADAK: Altueran egindako lanetarako Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Azterlana edota Segurtasun eta Osasuneko Legearen araberako dokumentazioa.
    • BALKOI ITXIERA: Argazkiak eta bizikideen adostasuna balkoiak ixteko. Itxiturak Udal ordenantza bete behar du. (Balkoiak ixteko ordenantza)
    • BARRUKO BANAKETA ALDAKETAK: Horretarako eskumena duen teknikariak idatzitako proiektua beharko da, gela bakoitzaren erabilera aldatu gabe egiten diren jarduketa txikietan (adibidez, ateak aldatzea eta antzekoak) izan ezik. Egurrezko eraikinetan, teknikari eskudunaren txosten teknikoa beharko da.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Karga tasa *
                Merkataritza -jardueretako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak abenduaren 26ko 12/2012 Legeraen eranskinean izendatzen diren jarduieretarako, beti ere gehienez 500m2-ko azalera dutenentzako%1,25
                Gainontzeko eraikuntza, instalazio eta obra%5
                001 - Obra lizentziak *

                Zergapeko egitatea Udal jardueraren araberakoa izango da. Jarduera hauek ziurtatuko dute egiten diren Instalazio, eraikuntza eta obrak eraikuntza eta zaintza arloko Hirigintza Araudiarekin bat daudela, indarrean dagoen urbanizazio antolamenduen planetara egokitzen direla, aurreikusitako erabileretarako direla, paisajearen harmoniari eta itxurari ez dietela erasotzen, segurtasun, osasungarritasun, garbitasun eta saneamendu neurriak betetzen dituztela, eta azkenik, arte, historia edo monumentu interesengatiko debekurik ez dagoela.

                3.005,06 baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik27,12
                3.005,06 eta 15.000,01 bitarteko aurrekontudun instalazio,eraikin eta lanengatik54,24
                15.000,01 eta 60.101,21 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik271,34
                60.101,21 eta 120.202,41 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik542,63
                120.202,41 eta 721.214,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik3.663,95
                721.214,51 eta 3.005.060,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik7.327,94
                3.005.060,51 tik gorako aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik10.986,58
                Eraikuntzen estreinako erabilera eta okupazioa, etxebizitzako21,79
                Zati-egitamu, Egitamu Berezi, Xehetasun-Azterlan, Hirigintza-lanen egitasmoak3.908,48
                Birzatikatze egitasmoak, berdinketak3.040,03
                Bestelakoak542,94

                * Karga Tasa: Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko zerga (EILZ)
                * Obra Lizentziak: Hirigintzako Lizentzia tasak

                Salbuespenak:

                • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga honetatik kanpo geratzen dira etxeen fatxada eta/edo teilatuen garbitze, pintatze eta konpontze lanak, jadanik eraikitako etxebizitzetan.
                • Gaur egun dauden baserrien berrikuntza lanak, beti ere obraren aurrekontuak 36.060,72 euro gainditzen ez baditu eta baserriaren jatorrizko arkitektura errespetatzen bada, honen erabilera edozein dela ere. (Salbuespena momentuan adieraziko da).

                Hobariak:

                • %90eko hobaria izango dute, eraikuntza, instalazio edo obrek, pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean. (Salbuespen eta hgobarien eskaerak aparteko espediente bezala hartuko dira. Aldez aurretik, zerga eta tasaren ordainketa egin behar da).

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: Esandakoa gorabehera, inoiz ezingo dira eskuratu administrazioaren isiltasun positiboaren bidez hirigintza antolamenduarekin edo indarreko legediarekin bat ez datozen eskumen edo eskubideak (ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1 artikulua)

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                - Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                - Txosten teknikoak.

                - Onarpena edo ukapena ebaztea.

                - Pertsona interesdunari jakinaraztea tasaren likidazioarekin batera.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Bide publikoan edukiontzia jartzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian (ikusi izapidea – Bide publikoa hartzeko baimena).

                Udalak egokiak iristen zaizkion obra-ikuskatzeak egiteko eskubidea gordetzen du.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa. Lizentzia, autorizazio eta baimenak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta baimen guztien kudeaketa eta kontrola, hirigintzakoak eta bide publikoaren okupaziokoak barne.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago