B@kQ identifikazio elektronikoaren eskaera (R-1)

Zer eta zertarako:

B@kQ baliabide elektroniko aurreratu bat da, identifikatzeko eta sinatzeko balio duena, oso erraz erabiltzen dena eta administrazioekiko harremanak telematikoki egiteko bidea ematen duena.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeak
  • Foru Aldundiak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
  • Osakidetza

Sinadura digitalaren egiaztagiri bat izaten du, eta hura haren erabiltzailearekin, pasahitzarekin eta koordenatu batzuekin konbinatuz gero, elektronikoki sinatu daiteke izapide bat. Ez dauka softwarerik instalatu beharrik, eta ezta txartel irakurgailurik ere, euskarri fisikorik ere ez du behar (txartel bat edo).

B@kQ eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da eskatzaileak telefono mugikorra eta e-mail kontu bat izatea. Bi datu hauetakoren bat erabili dezakete eskatzailek batek baino gehiagok, baina INOIZ ezingo dira bi datuak konpartitu.

Nork eska dezake:

16 urtetik gorako pertsona fisikoek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Nortasun Agiria, Pasaportea, edo Atzerritarren Identifikazio ziurtagiria.

Non eskatzen da:

                    Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                  • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan.

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  - Eskatzailearen datuak IZENPEren aplikazioan sartuko dira.

                  - Eskatzaileak, aplikazioak emandako eskaera orria sinatu beharko du.

                  - IZENPE-k e-mailez bidaliko dio barku-jokoa eta aktibatze-mezua.

                  - IZENPEk pasahitza bidaliko dio eskatzaileari SMS bidez, prozesua amaituz.

                  * Sinadura elektronikoa balioztatzeko derrigorrezkoa da IZENPE-tik jasotako komunikazioa aktibatzea.

                  Organo ebazlea:

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Idazkaritza - Idazkaritza

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                  DBEB kodea: LOPD

                  Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                  Aurreikusitako lagapenak:

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                  Informazio gehiago