Jarduera lizentzia behar duen sailkatutako jarduerarentzako obra lizentzia (L-28)

Zer eta zertarako:

Jarduera lizentzia behar duen sailkatutako jardueraren tramitazioa amaitzen denean, obretarako lizentzia lortu beharko da.

Obra lizentzia hori sailkatutako jardueraren lizentziarekin batera erabaki ahal izango da, edota bestela, ondoren emango den ebazpen baten bidez. Lokal horretan jarduera bat jarri eta/edo barruan egin nahi den jarduerara egokitzeko lanak egitea da helburua, kontuan izanik horretarako eskumena duten administrazioek jarduera-lizentziaren tramitazioan ezarri dituzten neurri zuzentzaileak. 3/1998 legea 61.art

Obrak amaitzen direnean ezinbestekoa izango da jarduera klasifikatuaren hasieraren aurre-komunikazioa tramitatzea.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Horretarako eskumena duen teknikariak idatzitako eraikitze-proiektua, jarduera burutzeko erabiliko den lokala egokitzeko ingurumen-baldintza guztiak jasoko dituena.

- Ziurtagiria aurkezten duen teknikariaren gaitasun teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko da, ziurtagiri horri ez badio dagokion elkargo profesionalak oniritzirik eman.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Karga tasa *
                Merkataritza -jardueretako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak abenduaren 26ko 12/2012 Legeraen eranskinean izendatzen diren jarduieretarako, beti ere gehienez 500m2-ko azalera dutenentzako%1,25
                Gainontzeko eraikuntza, instalazio eta obra%5
                001 - Obra lizentziak *

                Zergapeko egitatea Udal jardueraren araberakoa izango da. Jarduera hauek ziurtatuko dute egiten diren Instalazio, eraikuntza eta obrak eraikuntza eta zaintza arloko Hirigintza Araudiarekin bat daudela, indarrean dagoen urbanizazio antolamenduen planetara egokitzen direla, aurreikusitako erabileretarako direla, paisajearen harmoniari eta itxurari ez dietela erasotzen, segurtasun, osasungarritasun, garbitasun eta saneamendu neurriak betetzen dituztela, eta azkenik, arte, historia edo monumentu interesengatiko debekurik ez dagoela.

                3.005,06 baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik27,12
                3.005,06 eta 15.000,01 bitarteko aurrekontudun instalazio,eraikin eta lanengatik54,24
                15.000,01 eta 60.101,21 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik271,34
                60.101,21 eta 120.202,41 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik542,63
                120.202,41 eta 721.214,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik3.663,95
                721.214,51 eta 3.005.060,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik7.327,94
                3.005.060,51 tik gorako aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik10.986,58
                Eraikuntzen estreinako erabilera eta okupazioa, etxebizitzako21,79
                Zati-egitamu, Egitamu Berezi, Xehetasun-Azterlan, Hirigintza-lanen egitasmoak3.908,48
                Birzatikatze egitasmoak, berdinketak3.040,03
                Bestelakoak542,94

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete jarduera lizentziaren tramitazioaren hasieratik hasita
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: Esandakoa gorabehera, inoiz ezingo dira eskuratu administrazioaren isiltasun positiboaren bidez hirigintza antolamenduarekin edo indarreko legediarekin bat ez datozen eskumen edo eskubideak (ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1 artikulua)

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                A) Jarduera lizentzia + Obren lizentzia

                Obraren onarpena edo ukapena ebaztea.

                Pertsona interesdunari jakinaraztea tasaren likidazioarekin batera.

                B) Obren lizentzia

                Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                Txosten teknikoak.

                Obraren onarpena edo ukapena ebaztea.

                Pertsona interesdunari jakinaraztea tasaren likidazioarekin.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Bide publikoa hartzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian (ikusi izapidea - Bide publikoa hartzeko baimena).

                Udalak egokiak iristen zaizkion obra-ikuskatzeak egiteko eskubidea gordetzen du.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa. Lizentzia, autorizazio eta baimenak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta baimen guztien kudeaketa eta kontrola, hirigintzakoak eta bide publikoaren okupaziokoak barne.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago