Bide publikoa hartzeko baimena (L-22)

Zer eta zertarako:

Bide publikoan obretako baliabide lagungarriak jartzeko nahitaezko baimena (dorre-garabiak, aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak, siloak, etab.). Baimen hau, obren aurrekomunikazio edo lizentzia tramiteari lotuta egon daiteke.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Hartuko den gunearen krokisa.
  • Aldamioak, karga-jasogailuak eta plataformak erabiliko badira, indarrean dagoen araudira egokituta daudela bermatu beharko da, eta garabiak badira, Industrian aurkeztutako dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da.
  • Bide publikoaren esparrua sotoen gainekoa bada, jabeen baimena lortu beharko da.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Tarifak
                1 Tarifa. Hesi eta aldamioekin edo horretarako beste edozein instalazio-rekin herri-bidea hartzea, metro karratu edo zatiko, eta eguneko0,64 €
                2 Tarifa. Puntel, asto, eta beste hainbat zurkaitz-elementurekin herri-bideahartzeagatik, metro karratu edo zatiko, eta eguneko4,43 €
                3 Tarifa. Zakar, lur, hondar, eraikuntza-material, egur, edo edozein motatako materialez herri-bidea hartzea, lehenengo 30 egunak, metro karratu edo zatiko, eta eguneko0,77 €
                3 Tarifa. Zakar, lur, hondar, eraikuntza-material, egur, edo edozein motatako materialez herri-bidea hartzea, ondorengo egunak, metro karratu edo zatiko, eta eguneko1,45 €
                4 Tarifa. Zakarrak eta eraikuntza-materialeak biltzeko metalezkoedukiontziak jartzea, lehenengo 8 egunak *, bakoitzeko, eta eguneko2,42 €
                4 Tarifa. Zakarrak eta eraikuntza-materialeak biltzeko metalezkoedukiontziak jartzea, ondorengo egunak *, bakoitzeko, eta eguneko4,04 €
                5 Tarifa. Kalea ixtea ^, orduko18,83 €
                5 Tarifa. Kale mozketa partziala ^, orduko12,57 €
                Hobaria: Eraikitako etxebizitzetan fatxada eta/edo teilatuen garbitze, pintatze eta konpontze lanak egiteagatik, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergatik salbuetsita aurkitzen diren kasuetan, lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko kuotari%50

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 15 egun

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.

                - Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                - Txosten teknikoa.

                - Onarpena edo ukapena ebaztea.

                - Pertsona interesdunari jakinaraztea.

                - Tasaren likidazioa.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Bide publikoaren segurtasuna bermatu beharko da beti.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago