Etxebizitzetan obra xehea egiteko aurretiazko jakinarazpena (L-10.1)

Zer eta zertarako:

Obra txikien aldaera bat da, hirigintza-ingurunean entitate edo eragin txikia duena, eta hura gauzatzeko ez da udal baimenik behar.

Prozedura honen bidez interesdunak etxebizitzan obra txikiak egingo dituela jakinaraziko dio udalari.

Obra txikitzat joko dira espazioen antolaketari, egiturako elementuei edo kanpoko fatxadei eragiten ez dieten lan guztiak. Gauzatze materialaren gehienezko aurrekontua 15.000€.

Obra txikiko aurrekomunikazioaren aurkezpen hutsak udal tasa baten sortzapena dakar. Tasa hura aurretik ordaindu behar da, eskariarekin batera, herriko Ordenantza Fiskalak arautzen duen arabera.

Baldin eta obra horiek egiteko aldamioa edo beste obra baliabide lagungarriren bat behar bada espazio publikoan, aurrez hartarako eskaera egin beharko da eta dagokion udal baimena eskuratu.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Egingo diren obren aurrekontua.
  • Zerga ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Zerga: aurrekontuaren %5

                Tasak:

                • 3.005,06€ baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik

                26,80€

                • 3.005,06 eta 18.030,36€ bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik

                53, 60€

                Salbuespena:

                • Gaur egun dauden baserrien berrikuntza lanak, beti ere obraren aurrekontuak 36.060,72 euro gainditzen ez baditu eta baserriaren jatorrizko arkitektura errespetatzen bada, honen erabilera edozein dela ere. (Salbuespena momentuan adieraziko da).

                Hobariak:

                • %90eko hobaria izango dute, eraikuntza, instalazio edo obrek, pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean (Salbuespen eta hobarien eskaerak aparteko espediente bezala hartuko dira. Aldez aurretik, zerga eta tasaren ordainketa egin behar da).

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                1. Dokumentazioa egiaztatu eta egiaztagiria eman.
                2. Udaleko Ikuskapen zerbitzuak obrak arau urbanistikoak betetzen dituela egiaztatuko du.
                3. Udal-ikuskapeneko txostena aurkakoa bada dagozkion neurriak jarriko dira.

                Organo ebazlea:

                Ez du organo ebazlerik behar.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Bide publikoa erabiltzea beharrezkoa izanez gero, baimena eskatu behar da, bere aldetik, dagokion inprimakian (ikusi izapidea – Bide publikoa hartzeko baimena (L-22)).

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago