Txikizkako merkataritzan eta/edo zerbitzu merkataritzan eginiko obren aurretiazko jakinarazpena (L-17)

Zer eta zertarako:

Jakinarazpena, obrak egin eta, ondoren, txikizkako merkataritzan eta zerbitzu jakin batzuetan jarduera abian jartzea ahalbidetzen duena, betiere proiektua idatzi beharrik ez badute eta 12/2012 Legean eta bere aldaketetan jasota badaude.

Obra hauek EZ dira sartzen "Aldez aurreko jakinarazpena" atalean:

  • Obra egin behar bada Plan Orokorraren arabera egoera berezian dauden eraikinetan (katalogatuak, ordenazioz kanpokoak, ordenazio xehatuaren zain daudenak...).
  • Obra baldin bada elementu iraunkorrak aldatzeko eta/edo fatxadan baoak irekitzeko.
  • Obrak proiektua behar badu, 38/1999 Legeak, azaroaren 5ekoak, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoak, bere 2.2 artikuluan ezarri bezala.
  • Obra lizentzia administratiboa behar duen jarduera bat jartzeko baldin bada (hemen sartuta dagoena: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra; A eranskina).

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Berariazko dokumentazio teknikoa, neurri zuzentzaile-proposamenak dituena eta eskudun tituludun teknikari batek idatzia eta sinatua; gutxienez honako hauek izan beharko ditu:
    • Jardueraren memoria deskribatzailea, bai eta bere garapenerako ezarritako neurriena ere, indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatuko duena.
    • Kokapen eta kokaleku planoa, gaur egungo egoeraren eta berriztatutakoaren oinplanoak, Instalazioen planoa/k, suteen aurkako babeserako planoak, sekzio eta fatxaden planoa/k.
    • Obraren aurrekontu zehaztua.
  • Ziurtagiria aurkezten duen teknikariaren prestakuntza teknikoa edo gaitasun profesionala egiaztatu beharko da, dagokion elkargo profesionalaren oniritzirik gabe badator.
  • Jarduera-zerga ordainduta dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

OHARRA: Obrak amaitutakoan, jarduera hasi aurretik honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskaera inprimakia– Merkataritza eta/edo zerbitzu jardueraren aurretiazko jakinarazpena.
  • Eskudun teknikariak emandako ziurtagiria, non ziurtatzen den jarduera edota instalazioak aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla, eta indarrean dagoen araudiaren baldintza guztiak betetzen dituela.
  • Jarduera-zerga ordainduta dagoela egiaztatzen duen dokumentua.
  • Ekonomia Jardueren Zergan alta (Gipuzkoako Foru Ogasuna).

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Karga tasa *
                Merkataritza -jardueretako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak abenduaren 26ko 12/2012 Legeraen eranskinean izendatzen diren jarduieretarako, beti ere gehienez 500m2-ko azalera dutenentzako%1,25
                Gainontzeko eraikuntza, instalazio eta obra%5
                001 - Obra lizentziak *

                Zergapeko egitatea Udal jardueraren araberakoa izango da. Jarduera hauek ziurtatuko dute egiten diren Instalazio, eraikuntza eta obrak eraikuntza eta zaintza arloko Hirigintza Araudiarekin bat daudela, indarrean dagoen urbanizazio antolamenduen planetara egokitzen direla, aurreikusitako erabileretarako direla, paisajearen harmoniari eta itxurari ez dietela erasotzen, segurtasun, osasungarritasun, garbitasun eta saneamendu neurriak betetzen dituztela, eta azkenik, arte, historia edo monumentu interesengatiko debekurik ez dagoela.

                3.005,06 baino gutxiagoko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik27,12
                3.005,06 eta 15.000,01 bitarteko aurrekontudun instalazio,eraikin eta lanengatik54,24
                15.000,01 eta 60.101,21 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik271,34
                60.101,21 eta 120.202,41 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik542,63
                120.202,41 eta 721.214,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik3.663,95
                721.214,51 eta 3.005.060,51 bitarteko aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik7.327,94
                3.005.060,51 tik gorako aurrekontudun instalazio, eraikin eta lanengatik10.986,58
                Eraikuntzen estreinako erabilera eta okupazioa, etxebizitzako21,79
                Zati-egitamu, Egitamu Berezi, Xehetasun-Azterlan, Hirigintza-lanen egitasmoak3.908,48
                Birzatikatze egitasmoak, berdinketak3.040,03
                Bestelakoak542,94

                * Karga Tasa: Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko zerga (EILZ)

                * Obra Lizentziak: Hirigintzako Lizentzia tasak

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Jaso, egiaztatu, eskaneatu eta dagokion sailera bidali.

                - Hala badagokio, eskatu zuzenketak egiteko edo dokumentazio gehiago aurkezteko (kasu hauetan 10 eguneko epea emango zaio sustatzaileari).

                OHARRA: Jakinarazpena aurkezteak obrarekin hastea baimentzen du.

                Organo ebazlea:

                Ez dagokio.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa. Lizentzia, autorizazio eta baimenak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen eta baimen guztien kudeaketa eta kontrola, hirigintzakoak eta bide publikoaren okupaziokoak barne.

                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago