Jarduera lizentzia behar duen sailkatutako jarduera hasieraren aurretiazko jakinarazpena (L-23)

Zer eta zertarako:

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta egiaztagiria eman duten teknikariak direlarik, eta alde batera utzi gabe jarduerei ekiteko gaikuntza ematen duten administrazio tituluek edo araudi sektorial aplikagarriaren araberako aurretiazko kontrolek eginda egon behar dutela.

Udalak egiaztatuz gero funtsezko datu, adierazpen edo dokumenturen bat ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian zehaztutako baldintzak ez dituela betetzen, xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar dezake, gertaera horien berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalte gabe.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Jakinarazpena horretarako eskumena duen teknikariak emandako egiaztagiriarekin etorriko da, eta egiaztagiri horretan kreditatuko du jarduera eta/edo instalazioak bat datozela eraikitze-proiektuarekin eta aurkeztutako dokumentazioarekin, eta bete direla ezarritako neurri zuzentzaileak.

- Jarduera-lizentzian eskatutako egiaztagiri eta gainerako baldintza guztiak.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Jarduera lizentziaren tramitean dagokiona ordaindu bada, tramite honetan ez da ezer ordaindu beharrik izango.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Eskabidea (jakinarazpena) eta dokumentazioa erregistratzea. Une horretatik aurrera jarduerari hasiera eman dakioke.

                - Dokumentazioa egiaztatzea.

                - Hala badagokio, zuzentzea (10 eguneko epea egongo da hautemandako akatsak konpontzeko).

                • Beharrezko dokumentazioa ekarri ezean, espedientea osatu gabe gelditzen denez, ixteko eta jarduera geldiarazteko agindua emango da.
                • Dokumentazio guztia ekarri bada, jarduera ikuskatzeko zain geldituko da.

                Organo ebazlea:

                Ez dagokio.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                - Jarduera lizentzia behar duen jarduera sailkatua

                - Jarduera lizentzia behar duen sailkatutako jarduerarentzako obra lizentzia

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago