Biztanle erroldan baja ematea

Zer eta zertarako:

Etxebizitzan inskribatuta eta bertan bizi ez diren pertsonen baja.

Estatu Espainiarran herri aldaketa denean automatikoki egiten da, ez da beharrezkoa jakinaraztea.

Heriotza denean automatikoki egiten da, ez da beharrezkoa jakinaraztea.

Estatu Espainiatik kanpo herri aldaketa denean.

Nork eska dezake:

Etxebizitza baten jabeak edo kontratuaren titularrak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Titularraren Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarren identifikazio zenbakia.

- Etxearen eskriturak, alokairu kontratua edo etxebizitza baten erabilera egiaztatzen duen agiria, beste pertsona baten baja eskatu nahi badu.

- Zinpeko aitorpen bat eginez eta atzerrira doala egiaztatzen duen froga agiria aurkeztuz norberaren baja eskatu nahi badu.

- Estatu Espainarretik kanpo aldaketa egiten denean, bidaia frogatzen duen agiria (atzerritarrek bakarrik).

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus

                Zenbat kostatzen da:

                Doan

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Heriotza edo norberaren baja atzerrira joateagatik eskaneatu, padroian baja eman, interesdunari jakinarazi eta artxibatu.

                Eskatzaile batek etxebizitzako beste bat edo batzuen biztanleen baja eskatzen duenean:

                - Baja espedientea eragiten dienei jakinarazi eta entzunaldia eskaini

                - Jakinarazpena, udaletxeko iragarki taulan, web orrian, Gipuzkoako boletinean eta Estatuko boletinean argitaratu.

                - Erroldatze kontseiluari txostena eskatu eta aldekoa ba da biztanle erroldan baja eman.

                - Artxibatu

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Idazkaritza - Idazkaritza

                Gainerako informazioa:

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago