Jarduera lizentzia behar duen jarduera sailkatua (L-08)

Zer eta zertarako:

Udal lizentzia, jarduera edo instalazio publiko zein pribatua abian jarri, luzatu edo berritzeko baimentzen duena, 3/1998 Legearen II. Eranskineko A) atalean daudenak.

Lokalean obrak egiteko beharra egonez gero, jarduera lizentzia izapidetu beharko da, obra lizentziaren eskaerarekin batera edo haren aurretik. Inoiz ez da obra lizentzia emango jarduera lizentziaren aurretik.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Berariazko dokumentazio teknikoa:

Proiektu teknikoa, eskudun teknikariak idatzia eta sinatua, zuzenketa-neurri proposamenekin, honako hau izango duena:

  1. Ingurumen-memoria: memoria deskribatzailea, jarduerarena eta bere garapenerako ezarritako neurriena; bertan izango ditu:
    • Lokalaren deskripzioa, azalerak (erabilgarriak eta eraikiak), bai totalak bai partzialak, erabilpenaren araberakoak, bai eta lokalak eraikinean duen kokagunea, dituen sarbideak eta eraikinarekiko dituen komunikazioak ere.
    • Fatxadaren/fatxaden kolorezko argazkia/k.
    • Jardueraren deskripzioa (zertarako den eta bere ekoizpen-prozesuan edo garapenean bereak dituen ezaugarri teknikoak, makinak, erregaiak, higiene-instalazioak…), bai eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edota horien ondasunetan izan dezakeen balizko eragina txikiagotzeko ezarritako neurriena ere.
    • Jarduerarako beharrezkoak diren makinen deskripzioa eta ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokala aireztatzeko edota klimatizatzeko aurreikusitako instalazioena.
    • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztu beharko da BERRIA, BERRITUA edo dagoeneko badagoen baten LEGEZTATZEAren ondoriozkoa den.
    • Egiaztagiria, aplikagarria den arautegia betetzen duela diona (Plan orokorra, Udal ordenantzak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa EKT, Irisgarritasuna, suteen aurkako babeserako arauak, ingurumen-arauak, industria-segurtasun arloko arauak, osasun-arauak, etab.).
    • Dagozkion baimenak eta abiarazteak ematea, industria-segurtasun arloko arauetan agertzen direnak, berariazko arauak dituzten instalazioentzat (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, suteen aurkako babeserako instalazioak, igogailua, etab.).
  2. Planoak:
    • Jardueraren posizioa (gutxieneko eskala 1:5000). Lokala edo eraikina non egongo den adierazten duen kokaleku zehatza eta lursailaren gainerako eremuekin duen erlazioa.
    • Mugarritutako plantak: mugarritutako planoak, lokala osatzen duten sestra guztien gaur egungo egoeraren planoa, bai eta egoera berrituarena ere; bertan aipatu behar dira: lokala osatzen duten dependentzia guztien azalera, distribuzioa eta erabilera, bai eta, hala badagokio, irisgarritasun-arauak betetzen dituela dion egiaztagiria ere.
    • Instalazioen planoak: aireztatzea, klimatizazioa, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea.
    • Mugarritutako sekzioak.
    • Sekzioa/k, non tokien altuerak azaltzen diren, eta erabilerak, hodiak, instalazioak, makinak (luzetara eta zeharka).
    • Sekzioa sarreratik marraztua eta malda-kotak.
    • Fatxada/k gaur egun eta etorkizunean.
    • Jarduerak beharrezkoak dituen beste plano batzuk.
  3. Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketa: soilik jarduera batzuentzat, zeinen ingurumenaren gaineko eragina ebaluatu beharra dagoen.
  • Aurrekontua.
  • Proiektua idazten duen teknikariaren gaitasun teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko da, ziurtagiri horri dagokion elkargo profesionalak ez badio oniritzirik eman.
  • Dokumentazioaren paperezko lau ale aurkeztu beharko ditu, eta kopia bat gehitu ahal izango du euskarri elektronikoan (CD edo USB).
  • Jarduera Ekonomikoetako Zergaren alta (Gipuzkoako Foru Ogasuna).
  • Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak potentzialki kutsatutako lurrei buruz emandako ebazpena, ala balegokio.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Jarduera baimena egiteagatik eta instalazioen funtzionamenduaren egiaztapen eta ikuskapenak egiteagatiko tarifak
                50m2 baino gutxiagoko establezimenduak341,45 €
                51 eta 150m2 arteko establezimenduak682,92 €
                151 eta 500m2 arteko establezimenduak1.347,87 €
                500m2-tik gorako establezimenduak2.695,72 €
                Banketxeak eta aurrezko kutxak2.920,37 €
                Tabernak eta jatetxeak1.437,72 €
                Tarifen murrizketa lekualdatze, eskualdatze eta titularitate aldaketetan%50
                Tarifen igoera Jarduera Gogaikarri, Osasaungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurrikusitako espedientea bideratu aurretik emandako lizentzien kasuetan%50 %

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa: Esandakoa gorabehera, inoiz ezingo dira eskuratu administrazioaren isiltasun positiboaren bidez hirigintza antolamenduarekin edo indarreko legediarekin bat ez datozen eskumen edo eskubideak (ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 211.1 artikulua)

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Eskabidea eta dokumentazio teknikoa erregistratzea.

                - Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                - Txosten tekniko sektorialak: Osasuna, Hirigintza...

                - Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaleko web orrian publikoki agertzea eta inguruko bizilagunei jakinaraztea.

                - Hirigintza komisioaren aktibitate txostena.

                - Ingurumen organoari igortzea, txostena egin dezaten neurri zuzentzaileekin. Txostena loteslea izango da aurkakoa baldin bada, edota neurri zuzentzaileak ezarri beharra adierazten baldin badu.

                - Espedientearen ebazpena.

                - Obra lizentziaren tramitazioa:

                • Obra lizentzia ebazpena.

                Behin obrak eginda, lokala ireki aurretik hau egin behar da:

                - Jarduera hasi aurreko jakinarazpena erregistratzea.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Ez dagokio.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago