Agiriak

Zer eta zertarako:

Norberaren errolda zirutagiria edo bolantea

Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria edo bolantea: Etxebizitzan bizi diren pertsona guztiena

Norberaren historiko ziurtagiria edo bolantea, erregistratuta dauden helbide aldaketak adierazten dituena.

Nork eska dezake:

Helbide horretan bizi diren eta adinez nagusi diren pertsona guztiak, edo bestelako ordezkari bat behar bezala baimenduta

Adin txikikoen kasuan, gurasoek eskatu dezakete, beti ere, adin txikikoarekin batera erroldatuta badaude, edo halakorik ez balego, tutoretza ziurtatzen duen agiria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarren Identifikazio agiria

Non eskatzen da:

                    Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                  • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doain

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Ez dagokio.
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez dagokio.

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  Agiria eman interesatuari

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Idazkaritza - Idazkaritza

                  Gainerako informazioa:

                  Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria edo bolantea Udaletxe bertan eskatu beharko da, aurrez aurre.

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                  DBEB kodea: LOPD

                  Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                  Aurreikusitako lagapenak:

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                  Informazio gehiago