Merkataritza eta/edo zerbitzu jardueraren aurretiazko jakinarazpena (L-07)

Zer eta zertarako:

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta egiaztagiria eman duten teknikariak direlarik, eta alde batera utzi gabe jarduerei ekiteko gaikuntza ematen duten administrazio tituluek edo araudi sektorial aplikagarriaren araberako aurretiazko kontrolek eginda egon behar dutela.

Aurreko paragrafoan xedatutakoari eta udalaren ikuskaritza eta kontrol araudiari kalterik egin gabe, udal zerbitzu teknikoek dokumentazio teknikoa egiaztatzen dutenean, Udalak jardueran behar bezala jarduteko neurri osagarriak ezar ditzake.

Udalak egiaztatuz gero funtsezko datu, adierazpen edo dokumenturen bat ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian zehaztutako baldintzak ez dituela betetzen, xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar dezake, gertaera horien berri duen une beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalte gabe.

Lokalean obrak egiteko, aurrez beharrezkoa den obra-lizentzia izapidetu behar da, 12/2012 Legean zehaztutako txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu jakin batzuen kasuan izan ezik; kasu horietan, ezin da lizentziarik eskatu, eta, horren ordez, aurrez txikizkako merkataritzako eta zerbitzu jakin batzuetako obra-jakinarazpena izapidetu behar da.

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Berariazko dokumentazio teknikoa, eskudun teknikariak idatzia eta sinatua, zuzenketa-neurri proposamenekin, gutxienez honako hau edukiko duena:
    • Memoria deskribatzailea, jarduerarena eta bere garapenerako ezarritako neurriena, non indarrean dagoen araudia errespetatzen dela egiaztatu behar den.*
    • Kokapen-planoa, egungo egoeraren eta berritu ondorengo egoeraren planta-planoak, instalazioen planoak, suteen aurkako babeserako planoa/k, sekzio eta fatxaden planoa/k.*

* Dokumentazio hori ez da aurkeztu beharrik izango aurrez aurkeztu bada, bai obren aurretiazko komunikazioarekin edota merkataritza edo zerbitzu lokaletako lizentziarekin.

  • Ziurtagiria aurkezten duen teknikariaren gaitasun teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko da, ziurtagiri horri ez badio dagokion elkargo profesionalak oniritzirik eman.
  • Ziurtagiria, eskudun teknikariak emana, jarduera edota instalazioak aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datozela eta indarrean dagoen araudiaren eskakizun guztiak bermatzen dituela diona.
  • Jarduera Ekonomikoetako Zergaren alta (Gipuzkoako Foru Ogasuna).
  • Dagokion zerga eta tasa ordainduta daudela ziurtatzen duen dokumentua.

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                001 - Jarduera baimena egiteagatik eta instalazioen funtzionamenduaren egiaztapen eta ikuskapenak egiteagatiko tarifak
                50m2 baino gutxiagoko establezimenduak341,45 €
                51 eta 150m2 arteko establezimenduak682,92 €
                151 eta 500m2 arteko establezimenduak1.347,87 €
                500m2-tik gorako establezimenduak2.695,72 €
                Banketxeak eta aurrezko kutxak2.920,37 €
                Tabernak eta jatetxeak1.437,72 €
                Tarifen murrizketa lekualdatze, eskualdatze eta titularitate aldaketetan%50
                Tarifen igoera Jarduera Gogaikarri, Osasaungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurrikusitako espedientea bideratu aurretik emandako lizentzien kasuetan%50 %

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                - Eskabidea (jakinarazpena) eta dokumentazioa erregistratzea. Une horretatik aurrera jarduerari hasiera eman dakioke.

                - Dokumentazioa egiaztatzea.

                - Hala badagokio, zuzentzea (10 eguneko epea egongo da hautemandako akatsak konpontzeko).

                • Beharrezko dokumentazioa ekarri ezean, espedientea osatu gabe gelditzen denez, ixteko eta jarduera geldiarazteko agindua emango da.
                • Dokumentazio guztia ekarri bada, jarduera ikuskatzeko zain geldituko da.

                Organo ebazlea:

                Ez dagokio.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Hirigintza - Hirigintza

                Gainerako informazioa:

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago