Alta jaiotza, adopzio, harrera edota beste herri batetik etortzeagatik

Zer eta zertarako:

Pertsona bat Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea, jaio berria denean, adopzioan hartu denean, harreran hartu berri denean edo beste herri batetik etortzeagatik.

Nork eska dezake:

Interesdun edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.

Adin txikikoa soilik gurasoetako batekin erroldatuko bada, beste gurasoaren baimena egiaztatu beharko da, edo adin txikikoaren tutoretza izan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarren identifikazio zenbakia.

- Famili Liburua edo jaiotza ziurtagiria adin txikikoen kasuan jaioberriak eta adopzioan jasotakoak.

- Foru Agindua, harreran jasotakoen kasuan.

- Erroldatzeko baimena, udaletxean bertan.

- Etxearen eskriturak, alokairu kontratua edo etxebizitza baten erabilera egiaztatzen duen titularraren baimena dagokion dokumentazioa aurkezten badu eta pertsonalki azaltzen bada.

Non eskatzen da:

                    Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                  • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.

                  Biztanleen Udal Erroldan izena ematea, edo hala badagokio, bizigarritasun egiaztapena.

                  Errolda ziurtagiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura.

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Idazkaritza - Idazkaritza

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, biztanleen errolda

                  DBEB kodea: LOPD-GDD

                  Helburua: Udalerriko bizilagunak jasotzen dituen administrazio-erregistroa kudeatzea, udalerrian ohiko bizilekua dutenaren froga baitira.

                  Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Komunikazio hartzaileak: Datuak Estatistikako Institutu Nazionalari, Euskal Estatistika Erakundeari, Eusko Jaurlaritzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago