Alta jaiotza, adopzio, harrera edota beste herri batetik etortzeagatik

Zer eta zertarako:

Pertsona bat Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea, jaio berria denean, adopzioan hartu denean, harreran hartu berri denean edo beste herri batetik etortzeagatik.

Nork eska dezake:

Interesdun edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.

Adin txikikoa soilik gurasoetako batekin erroldatuko bada, beste gurasoaren baimena egiaztatu beharko da, edo adin txikikoaren tutoretza izan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarren identifikazio zenbakia.

- Famili Liburua edo jaiotza ziurtagiria adin txikikoen kasuan jaioberriak eta adopzioan jasotakoak.

- Foru Agindua, harreran jasotakoen kasuan.

- Erroldatzeko baimena, udaletxean bertan.

- Etxearen eskriturak, alokairu kontratua edo etxebizitza baten erabilera egiaztatzen duen titularraren baimena dagokion dokumentazioa aurkezten badu eta pertsonalki azaltzen bada.

Non eskatzen da:

                    Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                  • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.

                  Biztanleen Udal Erroldan izena ematea, edo hala badagokio, bizigarritasun egiaztapena.

                  Errolda ziurtagiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura.

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Idazkaritza - Idazkaritza

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                  DBEB kodea: LOPD

                  Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                  Aurreikusitako lagapenak:

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                  Informazio gehiago