Ordezkaritza Agiria

Zer eta zertarako:

Inprimaki honen bidez hirugarren pertsona bati (jarduteko gaitasuna duen pertsona fisikoa zein pertsona juridikoa) interesatuaren beraren izenean jarduteko aukera eman ahal izango zaio, espediente batean burutuko diren administrazio-jarduketak gauzatuz pertsona ordezkariarekin, interesdunak aurkakorik adierazten ez badu.

Ordezkari moduan arituko den pertsonak edota erakundeak ordezkaritza hori eman dion pertsona edo erakundearen izenean jardun ahal izango du Udalaren aurrean. Ordezkaritza-emalea izango da espedientearen titularra.

Ordezkariaren bidez burutu ahal izango diren jarduketak honako hauek izango dira:

- Eskaerak egitea.

- Erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkeztea.

- Errekurtsoak jartzea.

- Akzioetan atzera egitea eta eskubideei uko egitea, beste pertsona baten izenean.

Nork eska dezake:

Jarduteko gaitasuna duten pertsona fisikoek, eta pertsona juridikoek, beren estatutuetan hala aurreikusia badute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Pertsona interesdunen NA kopia

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus

                Zenbat kostatzen da:

                Doan

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Dokumentazioa erregistratzea.

                Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

                Dagokion espedientera lotzea.

                Organo ebazlea:

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Idazkaritza - Idazkaritza

                Gainerako informazioa:

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen Babesa

                DBEB kodea: LOPD

                Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, jakinarazten da Azpeitiko Udalak tramitazio elektronikoaren arloan datu pertsonalak biltzen dituela, herritarren eskaerak kudeatzeko. Datu pertsonalen Tratamendu Jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero lotura honetan kontsultatu dezakezu https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa edo eskaera eredu bakoitzaren beheko aldean dagoen testuan.

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                Informazio gehiago