Ibilgailuen gaineko zergan hobaria: Ibilgailu hibrido edo motor elektrikoa dutenentzat (T-10.5)

Zer eta zertarako:

Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantzan jasotzen diren hobarien eskaera ibilgailu hibrido edo motor elektrikoa dutenentzat.

Nork eska dezake:

Interesdun edozein pertsonak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NAN aurkeztu.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa (Udalak dagokion Administraziotik eskuratuko du dokumentu hori).
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena (Udalak dagokion Administraziotik eskuratuko du dokumentu hori).

Non eskatzen da:

                  Zerbitzuaren inguruko informazioa:
                • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                  AZPEITIA

                Zenbat kostatzen da:

                Doan.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                Aplikatu beharreko araudia:

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                • Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
                • kontu-hartze sailaren txostena
                • Eskaera ebaztea eta interesdunari jakinaraztea

                Organo ebazlea:

                Alkatetza

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Kontu-hartzailetza - Kontu-hartzailetza

                Gainerako informazioa:

                Hobariak onartu eta hurrengo urtean izango du eragina eta ez du atzeraeraginkortasunik izango.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, Rekaudazioa: Zergak, tasak eta prezio publikoak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udal-zergen kudeaketa (zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) eta prezio publikoak.

                Legitimazioa: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, 8.1 artikulua: datuen tratamendua legezko betebeharragatik.

                Komunikazio hartzaileak: Datuak zerga-administrazio eskudunei eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago