Erakusketak egiteko lokalen erreserba eskaera (R-01.6)

Zer eta zertarako:

Udalaren jabetzako hainbat areto erabiltzea erakusketak egiteko.

Erabil daitezkeen lokalak:

  • Betharrametako erakusketa lokala.

Planoa Argazkia1 Argazkia2 Argazkia3

  • Foru Ibilbideko erakusketa lokala.

Planoa Argazkia1 Argazkia2 Argazkia3 Argazkia4

Nork eska dezake:

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Erakusketaren helburua, gaia eta hari buruzko informazioa: Testua + argazkiak

Non eskatzen da:

                Zenbat kostatzen da:

                Doakoa.

                Erantzuteko epea:

                • Aurreikusitako epea: 15 egun

                Aplikatu beharreko araudia:

                Ez dagokio

                Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                Gomendagarria da eskaera egin aurretik deitzea erakusketak egiteko lokalen erreserbak koordinatzeko.

                Organo ebazlea:

                Kultura saileko teknikari-arduraduna.

                Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                Kultura - Kultura

                Gainerako informazioa:

                Gogoratzen da, garraioaren gastuak eta erakusketan jarri den materialaren segurua erakusketa titularraren kontu izango dela.

                Datu pertsonalen babesa:

                Fitxategiaren izena: Datu pertsonalen babesa, udal ekipamendu eta instalakuntzak

                DBEB kodea: LOPD-GDD

                Helburua: Udal-ekipamenduaren edo areto/espazioen erabilera erreserbatzeko eta kudeatzeko behar den informazio pertsonala kudeatzea.

                Legitimazioa: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, 8.2 artikulua: interes publikoagatik datuak tratatzea edo botere publikoak baliatzea.

                Komunikazio hartzaileak: Ez dira datuen komunikazioak gauzatzen.

                Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                Informazio gehiago