Azkoitiko baratza ekologikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena da Azkoitiko Baratza Parkea 40 m2ko 65 lursailetako bat zenbait baldintza betez gero, erabiltzeko.

Lizentziaren iraupena gehienez 4 urtekoa da. Titularrak beti izango du aukera hurrengo deialdietara aurkezteko.

Baratzetako erabiltzaileek “Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudia” bete beharko dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintzak betetzen dituena:

  • Deialdia argitaratu aurretik gutxienez hiru urte Azkoitiko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Zerga betebeharrak ordainduta izatea.
  • Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
  • Ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe edo erabiltzeko eskubiderik.
  • Ezgaitasun fisikoa dutenek, %33a baino gehiagoko ezgaitasuna izatea eta mugikortasun baremoa A edo B izatea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gida baimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa: baratza ekologikoaren lagapena

            Baratza ekologikoaren erabileraren lagapena egitea denean zerga egitea emanten da udal jabari publikoa erabiltzen delako era pribatiboan edota aprobetxamendu bereziaz

            Kuota baratza hileko:5,18

            • Urteko tasa ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da, lagapen berriak ematen direnean izan ezik, horiei dagozkien tasak lagapena ematen den egunean bertan sortuko baita. Urteko tasa likidazio bakarrean urtarrilean kitatuko da.
            • 50 €ko fidantza beharrezkoa da, Udal eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabidea aurkezteko epea irekitzea.
            • Epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratuko da iragarki taulan eta web orrian. Hortik aurrera 5 egun naturaleko epea izango da erreklamazioak aurkezteko.
            • Epe hori amaituta eta jasotako erreklamazioak ebatzita, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda dakarren ebazpena argitaratuko da. Lursailen kopurua baino eskaera gehiago aurkezten badira, jendaurreko zozketa egingo da, horretarako data behar bezala iragarriz.
            • Ezgaitasun fisikoa dutenak dagokien lursailerako zozketan sartuko dira.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Ingurumena

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.